| Tokiko hedabideen lan poltsa martxan |
|
|
|
Topagunearen Hedabide Sailaren aurtengo egitasmoen artean, Tokiko Hedabide federatuontzako lan poltsa sortzea zegoen. Lan poltsa horretan, gure hedabideotan lan egiteko prest egon daitezkeen lagunen fitxak izango ditugu: kazetariena bereziki, baina baita argazkilari, administrari, maketatzaile, komertzial eta abarrena.Zerbitzua martxan dago jadanik, eta funtzionamendua nahiko erraza da: Hautagaiek egin beharrekoak: -Topagunearen web orrian aurkituko duen PDF formularioa jaitsi eta bete (artxiboan bertan idaz daiteke, Word dokumentu bat balitz moduan). Formularioa dokumentazio atalean dago, Hedabideen karpetan. -Formularioa, kurrkulumarekin batera, Topagunera bidali (bertan agertzen dira helbideak). -Listo. Fitxa jasotzean, konfirmatu egingo diogu, eta bi urtez izango dugu kontsultagarri. Hedabideek egin beharrekoak: -Langileren bat behar izanez gero, Topagunearen Hedabide Sailarekin kontaktatu, telefonoz zein e-mailez (behean dituzue kontaktatzeko bideak). -Azaldu zer nolako profila behar duzuen eta guk egingo dugu bilaketa lan poltsan. Zuen beharrekin bat datorren hautagairik aurkituz gero, haren fitxa eta kurrikuluma helaraziko dizkizuegu zuek baloratzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, Topagunearen webguneko Hedabideen atalean aurkituko duzue. |