Topagunea Sarako Idazleen Biltzarrean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Urtero moduan, aurten ere Idazleen Biltzarra burutuko da Saran Aste Santuan, pazko astelehenarekin batera. Idazleen Biltzarrak XXI. ekitaldia du dagoeneko, eta apirilaren 12an da a... Urtero moduan, aurten ere Idazleen Biltzarra burutuko da Saran Aste Santuan, pazko astelehenarekin batera.

Idazleen Biltzarrak XXI.

ekitaldia du dagoeneko, eta apirilaren 12an da aurtengo hitzordua.

Kontuan izan behar da Sarako hitzordu hau aukera aproposa dela euskarazko kultur produkzioa jendaurrean bistaratzeko, urtez urte sendotzen ari den ekimena delako eta hara bildu ohi direlako urtero bai Euskal Herriko argitaletxe nagusiak eta baita mugaz bi aldeetako hainbat eta hainbat euskaltzale ere; hitzordu erreferentziala dela, azken batean, Ipar Euskal Herrian batez ere.

Hori dela-eta, Topagunea bertan izango da, tokian tokiko elkarte eta aldizkarien eta Topagunearen beraren ekoizpenak erakusten.

Goizean goizetik hasita, egun osoan zehar izango da ikusgai gure erakusmahaia.

Apunta ezazue hitzordu hau, beraz, zuen agendetan.
 

Iruzkin bat idatzi


Seguritate kodeak
Freskatu

 
Euskara Elkarteen Federazioa
Kontaktua | Mapa Web | Pribatutasun oharra

essay writing