| Ttipi Ttapa telebistak jarduna etengo du |
|
|
|
|
Ttipi-Ttapa telebista 1998ko ekainean hasi zen hasi zen emititzen eta azken hamar urteetan erreferentzia ukaezina izan da eremu dituen eskualdeetako biztanle eta gainontzeko tokiko telebistentzat ere. Zenbait aste pasa dira jadanik Nafarroako euskarazko hedabideek agerraldia egin zutela Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Batzordearen aurrean. Geroztik, Nafarroako Parlamentuak 2009 urteko aurrekontuak onartu ditu eta hedabideentzako aurreikuspenik txarrenak bete dira. Lehen ondorioak jasaten hasi dira Nafarroako biztanleak. |