| Urtarrilaz geroztik Guaixe astero karrikaratzen da |
|
|
|
|
Halaxe da, bai. Pasa den urtarrilaren 23a ezkero, 9 urtean hilabetekaria izan den Guaixe aldizkaria, astero-astero jasotzen dute doan beren etxeetan Sakanako herritarrek. Hori ...
Halaxe da, bai. Pasa den urtarrilaren 23a ezkero, 9 urtean hilabetekaria izan den Guaixe aldizkaria, astero-astero jasotzen dute doan beren etxeetan Sakanako herritarrek. Hori bai, jantzi berriarekin, egunkari formatua hartu baitu. Aldaketa honen zergatia tokiko informazioa ahalik eta osatu eta eguneratuen euskaraz eskaintzea da. Horrela bada, bertako produktuak diren txistorra eta ardo gorria bezalaxe, herritarrek bere egitea espero dugu. ON EGIN!! |