Uztarriak bazkari batekin ospatuko du 5. urteurrena PDF fitxategia Inprimatu E-posta
[+t]Uztarria [/+t]herri aldizkariak bost urte beteko ditu azaroan; 1999ko azaroaren 5ean argitaratu zuen 1. zenbakia. Orduko azalean halaxe zioen Joseba Lazkano misiolariak: &q... Uztarria herri aldizkariak bost urte beteko ditu azaroan; 1999ko azaroaren 5ean argitaratu zuen 1.

zenbakia.

Orduko azalean halaxe zioen Joseba Lazkano misiolariak: "Gauzak lortzeak ematen du poza".

Ez zuen arrazoi faltarik.

Uztarria pozik da lortutakoarekin.

Izan ere, bost urte hauetan egindako lanari Azpeitiko herriak erantzun ona eman dio.

Azaroan aterako da aldizkariaren 56.

zenbakia eta 2.400 ale banatuko ditugu; 984 bazkidek eta 1.400 harpidedunek jasoko dute aldizkaria.

Asko dugu ospatzeko, beraz.

Guztion lana eta borondatea beharrezkoa izan da aldizkaria aurrera ateratzeko, eta horregatik, Uztarria Kultur Koordinadorak bazkaria antolatu du bazkideekin, lagunekin, kolaboratzaileekin, lan taldearekin, irakurleekin...

bosgarren urteurrena ospatzeko.

Nahi duen guztia bertara etortzera gonbidatuta dago. EGUNA: Urriaren 30ean LEKUA: Añotan ORDUA: 14:00etan ZENBATEKOA: 22 euro (kopak ez dira prezio horretan sartzen) TXARTELAK SALGAI: Uztarria, Zuhatz, Pastorkua, Eguzkitza eta Sanjuandegiko Aitonenan. Bazkalaurrean, liburu aurkezpena Bazkariaren aurretik ´Euskarazko prentsa eta Azpeitia´ liburua aurkeztuko da.

Azkeneko mendean, herritarrek euskarazko prentsaren alde lan asko egin dute; Uztarriak hori ezagutzera eman nahi du. *EGILEA*: Uztarria Kultur Koordinadora.* OSAGAIAK*: Erreportaia historikoa, mahaingurua, elkarrizketak, iritzi artikuluak, herritarren gutunak, argazkiak... *ORRIALDEAK*: 176. *AURKEZPENA*: Urriaren 30ean, 12:00etan, Aitonena I-en.* SALNEURRIA*.

Bazkideek doan.

Bestelakoek 8 euro. *UZTARRIA KULTUR KOORDINADORA*
 

Iruzkin bat idatzi


Seguritate kodeak
Freskatu

 
Euskara Elkarteen Federazioa
Kontaktua | Mapa Web | Pribatutasun oharra

essay writing