ZEIN DA HIZKUNTZA ETA ZAPATEN ARTEKO EZBERDINTASUNA? PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Izan ere zapatak erabiliaz gastatu egiten dira eta hizkuntza erabiliaz aberastu egiten da! eta erabiliz gain hizkuntzaren erabileran eragiten ari garenok bereziki aberasteko aukera i... Izan ere zapatak erabiliaz gastatu egiten dira eta hizkuntza erabiliaz aberastu egiten da! eta erabiliz gain hizkuntzaren erabileran eragiten ari garenok bereziki aberasteko aukera izaten dugu! EGIN ZAITEZ BAZKIDE ZURE HERRIKO EUSKARA ELKARTEAN!!!!! Herrietan euskararen erabilera bermatzeko lanean ari gara dozenaka euskara elkarte.

Lagunarteko giroan, euskarazko jarduerak antolatzen ditugu, euskarari gero eta leku handiagoa zabalduaz herrian.

Euskaraz bizi nahi dugun jendea biltzen gara bertan eta partaide bakoitzak ahal duen neurrian eta nahi duen jardueratan hartzen du parte. Euskal Herri osoan 9.000 pertsona baino gehiago gara honetan ari garenok, kolore eta pentsamolde guztietakoak.

Bakoitza bere herriko euskara elkartean ari gara . Oraingoan herri ezberdinetako 13 euskara elkarte bildu gara eta gurean edo zure herriko euskara elkartean bazkide egitera gonbidatu nahi zaitugu. Eta zu? Nora begira zaude? ABERASTU ZAITEZ!!!!! EGIN ZAITEZ BAZKIDE ZURE HERRIKO EUSKARA ELKARTEAN!!!!
 

Iruzkin bat idatzi


Seguritate kodeak
Freskatu

 
Euskara Elkarteen Federazioa
Kontaktua | Mapa Web | Pribatutasun oharra

essay writing