Kultur Errota PDF Inprimatu E-posta
Data: 2007/09/28

Biraka dabilen harria, sorkuntzan ari den herria

TOPAGUNEA Euskara Elkarteen Federazioaren Kulturgintza Sailak 1998. urteko azaroan jarri zuen abian Kultur Errota egitasmoa. Helburu nagusiak hauexek ziren: Topagunearen bazkide diren Euskara Elkarteei kultur ibilbideak eskaintzea, euskarazko kultur sormena sustatzea eta elkarteen arteko harremanak areagotzea. Egitasmoaren arrakasta eta harrera ona ikusirik, hurrengo urteetan eskaintza ugalduz joan zen eta zortzi urteotan mila kultur emanalditik gora antolatu ditugu.

TOPAGUNEko Euskara Elkarteek kulturgileen partaidetzaz euskal kultura formatu txikian sustatzeko antolatutako kultur zirkuitua dugu Kultur Errota.



EZAUGARRIAK

  • Hitzaren lehentasuna: Eskaintzen diren emanaldietan euskararen erabilerak lehentasuna izaten du. Horrek ez du esan nahi inoiz berbarik erabiltzen ez duten ekitaldiak onar ezin daitezkeenik.
  • Herri mailako ekitaldi xume, formatu txikikoen beharrari erantzutea.
  • Kultur emanaldien kalitatea: Oinarrizko balorea dugu kalitatea. Horretarako, mota askotako proposamenak aztertu, hautatu eta, horren arabera, osatu behar da.
  • Aniztasuna: Kultur eskaintzak anitza izan behar du (kantaldiak, poesia, errezitaldiak, antzerkia, bertsolaritza, dantza etab.).
  • Lurralde guztietako adierazpenak jasotzea: Saiakera berezia egin beharko da zenbait lurraldetako kulturgileen adierazpenak bildu eta bultzatzeko.
  • Hainbat belaunaldiren arteko harremanak bultzatzea eta, belaunaldi gazte horien parte-hartzearen bitartez, etorkizunerako euskarazko kultur dinamika bat sustatzea.
  • Eklektikotasuna: Ohiko kultur jarduerarekin batera (trikitixa, kantagintza...), berriei eta sor daitezkeenei (performance berriak, musika estilo berriak...) ere irekiak egotea.
 
 
Euskara Elkarteen Federazioa
Kontaktua | Mapa Web | Pribatutasun oharra