livemarks
Kultura


Azaroaren 26an hasiko da Udagoieneko Osteraren hamaikagarren edizioa PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Udagoieneko Ostera 2010 - Kartela Urtero-urtero Bizkaiko antzoki handietara euskarazko kultur produkzioa hurbiltzen duen Udagoieneko Ostera kultur zirkuituak bere hamaikagarren ekitaldiari ekingo dio barikuan, azaroaren 26an. Zirkuitua Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatzen du, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBKren laguntzaz.

Aurkezpenean Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Diputatu Josune Ariztondok, BBK Fundazioko Gorka Martinezek eta Topagunea Euskara Elkarteen Federazioko Jasone Mendizabal eta Manuel Morenok parte hartu dute.

Sei emanaldik osatuko dute hamaikagarren Udagoieneko Ostera, Bizkaiko beste horrenbeste herritan: Galdakao, Mungia, Muskiz, Bilbo, Durango, Zalla, horiexek izango dira Udagoieneko Osteraren formatu handiko kultur eskaintzak hartuko dituzten herriak. Oso herri ezberdinak dira tamainaren zein egoera soziolinguistikoaren ikuspegitik, baina ekimenak erakutsi nahi du guztietan ere egin daitekeela euskarazko kultur eskaintza erakargarria.

Azken finean, aisialdia euskaraz gozatzeko aukera eskaini nahi du Udagoieneko Osterak, eta hori lortzeko, derrigorra da kalitateko eskaintza erakargarria egitea. “Euskararen erabileran eragiteko, funtsezkoa da hizkuntza gozamenarekin, lotzea, eta horretarako oso eraginkorrak dira Ostera bezalako zirkuituak”,  zirkuitu egonkor hau “euskaldun zein euskaltzaleak koloreztatzen dituen xirimiri anitz eta kalitatezkoa” dela azaldu du Topagunearen Zuzendariak, Jasone Mendizabalek. Kulturgintza eta euskara bat datozela, elkar elikatzen duela gaineratu du.

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Diputatuak, Josune Ariztondok, Osteraren programazioaren izaera askotarikoa azpimarratu du, baita ekimen honek duen izaera estrategikoa ere: “Kalitate handiko ikuskizunen bitartez bizkaitarrei urtero gozamenerako eskaintza euskaldun zabal eta erakargarria luzatzen diegu”. BBK-ko ordezkariaren esanetan, Gorka Martínez, “ekimen hauei esker euskararen normalizazio bidean asko aurreratu izan da”.

Topagunearen Kulturgintza Saileko teknikariak, Manuel Morenok, eskaintza azaltzearekin batera programazioaren izaera anitza, bizkaitarra azpimarratu du, baita hartzailearen beharrak asetzen saiatzen den programazioa sortzeko ahalegina egiten dela ere. Azkenik, Topaguneak gazteei zuzendutako aisialdi eskaintza programatzeko berebiziko ahalegina egiten duela nabarmendu du.

Guztira, hamabi musika eta antzerki talde jarriko ditu dantzan kultur zirkuituak: Aukeran Dantza Konpainia, Oskorri, Gorringo taldearen Xabinaitor ikuskizuna, Gatibu Seiurte eta Split 77, Ken Zazpi izango dira taula gainean.

Aurtengo programazioan lau lan berriren aurkezpenak izango dira Oskorrik bere proiektu berria aurkeztuko du (Oskorri eta Baztango Dantzariak elkarrekin); Gatibuk bere disko berria taularatuko du, Split 77k ere Durangoko Plateruena Kafe Antzokia lan berria dakar, baita Ken Zazpik ere (Hortzemugak Begietan)

Udagoieneko Osteraren programazioa ostiralean, azaroak 26,  hasiko da Galdakaon,  eta abenduaren 30ean bukatuko da Zallan.
 
Literaturia, asteburu honetan Larrabetzun PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Literaturia kartelaLiteratura Eskolak antolatuta, Literaturia euskal literaturaren plaza izango da Larrabetzun ekainaren 4tik 6ra. Bertan euskaraz argitaratzen duten argitaletxeak elkartuko dituen azoka gunea egongo da; nobedadeen berri emango da idazleen presentziarekin; poesia eta musika errezitaldiak, kontzertuak, haur eta gazteentzako antzezlanak eta oro har letrei loturiko ekitaldiak eskainiko dira.

Aurten mila irakurle eta hamaika gehiago elkartzeko xedea finkatu du antolakuntzak, eta horregatik literatura eskola 111 akademiarekin eta Euskal Herri osoko irakurle klubekin elkarlanean egingo da: Literaturaz ari garenean sarri aipatzen da irakurlea, baina ezer gutxi dakigu euskal irakurlegoaz. Aurten Euskal Herri osoko irakurleek aukera izango dute elkarrekin kezkak eta esperientziak partekatzeko, eta gero haiek izango dira liburuak kaleratu berri dituzten idazleei aurkezpenetan galderak egingo dizkietenak.

Informazio gehiago eta egitasmoaren egirau zehatza kontsultatzeko, bisitatu haren webgunea.

 
Liburu azoka arrakastatsua Altsasuko Kimaren eskutik PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Liburu Azoka AltsasunJende ugari pasa da Kima euskara taldeak antolatu duen euskarazko liburuen truke azokatik. 12:00etatik 14:00etara Altsasuko Foru plazan izan da euskarazko liburuak trukatzeko aukera eta jendetza izan da handik pasa dena. Jendearen joan etorria etengabea izan da truke azokak iraun duen bitartean. Altsasuarrekin batera, aldameneko herrietakoak ere izan dira.

Bost mahaitan banatuta haur, gazte eta helduen literaturako aukera zabala opatu dute hara bildu diren altsasuarrak eta inguruetako herrietakoak. Goiztiarrenak, txikienak izan dira. Ikastetxera eramandako liburuaren truke jasotako txartela eskutan zutela mahai batetik bestera gogoko liburuaren bila ibili dira, hura opatu arte. Batzuk bakarrik etorri dira, eta gurasoak lagunduta ere.

Haur eta gaztetxoen literatura zeuden mahaiak izan dute arrakastarik handiena azokaren lehen zatian. Plazako tabernetako terrazak jendez betetzearekin batera, gazte eta helduak izan dira euskarazko liburuen truke azokara bildu direnak. Haiendako eleberri, poesia eta antzerki liburu eskaintza zegoen eta non begiratu eta aukeratu izan dute. Helduak izan dira azokaren bukaeran nagusi izan direnak. Azokak iraun duen denboran 215 liburu inguru trukatu dira. Altsasuarrek badute orain zer irakurri.

Euskarazko liburuen truke azokaren inguruan bildu diren haur, gazte eta helduen artean liburuen inguruko komentarioak sortu dira: gogoko zuten edo ez, egileei eta liburuei buruzko argibideak eta beste. Elkarrizketa hauen adinka eta adin ezberdineko pertsonen artean ere eman dira.

Kima euskara taldeak azoka horrekin altsasuarren artean euskarazko liburuen irakurketa bultzatu nahi izan du. Euskaraz idatzitako liburuak dohainik lortzeko aukerarekin batera, topaketa ere da. Jarritako helburuak, beraz, bete dira eta azokak izan duen arrakastagatik pozik dago Kima eta esperientzia errepikatuko du. Soberan gelditu diren haur literaturako liburuak ikastetxeen bidez etorkinen seme-alabei banatuko zaizkie.

Euskarazko liburuen truke azoka egin ahal izateko Kimak ezinbesteko laguntzaileak izan ditu, bereziki, Sakanako AEK, Iñigo Aritza ikastola eta Zelandi eskola publikoa. Haiekin batera ere, Iortia kultur gunea, LHko institutua, Jesusen Bihotza ikastetxea, Altsasu aldeko Gizarte Zerbitzuak, Irurtzungo Itxipuru taldea eta Sakanako Mankomunitatea Immigrazio Zerbitzua. Kimaren aldetik guztiei ere, gure esker ona azaltzea besterik ez.

Literatura gehiago

Azoka hau ez da Kimak euskal literaturarekin lotuta antolatzen duen ekimen bakarra. Testu bazka ere badugu. Hileko azken ostegunetan dago hitzordua jarrita: 19:00etan, Gure Etxea eraikinean (2. solairuan, mahai beltza duen gelan). Testu bazkako topaketetan idazle baten testu labur bat da saioaren ardatza. Hura irakurri eta gero, saioaren gidariak proposatutako galderen bidez, guztien artean, auzolanean, testuari mamia, zukua, sekretuak, egitura, hitz joskera, esanahi bikoitzak eta beste ateratzen saiatzen gar

 
Liburuaren egunean, Irakurri, Gozatu eta Oparitu! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Liburu azoka Urnietan
Manuel Larramendu Bazkunak Urnietako Liburu Azokara eraman du kanpaina

Liburu Egunarekin batera martxan jarri da Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpaina. Irakurzaletasuna bultzatzeko kanpainak Euskara Elkarteen, Udal Liburutegien eta liburudenden arteko elkarlana sustatu du irakurleak euskarazko liburuak aukeratzera animatzeko, eta horretarako erosketa txekeak eskaintzen dizkie uztailera bitartean liburutegi publikoetan euskarazko liburuak hartu eta irakurtzen dituzten guztiei. Euskal Herri osoko 16 Euskara Elkartek hartzen dute parte kanpainaren laugarren edizio honetan.

 

 
Irakurri Gozatu eta Oparitu 2010 PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Irakurri, Gozatu eta Oparitu - LogoaTopaguneak Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoaren laugarren edizioa aurkeztu du Bilbon. Irakurketa sustatzeko asmoz sortu den egitasmoa Hego Euskal Herriko 16 herritan gauzatuko da, tokian tokiko euskara elkarteen, udal liburutegien eta liburu denden elkarlanari esker.

Kanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hiru pausu eman behar dira bertan parte hartzeko:

  1. Irakurri

Lehenengo pausua irakurtzea da; euskaraz irakurtzea, hain zuzen ere. Herriko liburutegi publikora joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan hartzea da lehen pausua. Hartzea eta irakurtzea, noski.

  1. Gozatu

Liburua irakurritakoan, liburutegira bueltatu, eta fitxa sinple-sinple bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua, zer inpresio eman digun... Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango digu, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko.

  1. Oparitu

Azken pausua, aurrekoetan bezalaxe, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, bihotzeko azukre koxkorrari... edo, zergatik ez, norbere buruari. Liburutegian jasotako txartelarekin, prezioaren %25 ordaindu ahal izango dugu liburu dendan euskarazko beste edozein liburu erostean, edo %50 Euskara Elkarteko kidea izanez gero.

Egitasmoaren helburu nagusia irakurzaletasuna bultzatzea da, euskaraz irakurtzearen alde atsegina azpimarratu nahi izan dugu: euskararen erabilera gozagarria sustatu nahi du Topaguneak, irakurtzeak eta oparitzeak (zein opariak jasotzeak) dakarten gozamenaren bidez.

Baina, bide batez, oso garrantzitsuak diren bestelako helburuak ere lortu nahi ditu Topaguneak ekimen honen bidez:

  • Batetik, Euskara Elkarteetako bazkide diren euskaltzaleak liburutegi publikoen erabiltzaile aktibo bihurtzea
  • Era askotako eragile publiko eta pribatuen elkarlana sustatzea, eta eragile horien guztien arteko harreman sarea euskaraz hedatzea
  • Azkenik, ekimen honek ekarpena egin nahi dio euskarazko liburugintzari, liburuen ekoizpena eta salmenta bultzatuz.

 

Hasiera, Liburuaren Egunean

‘Irakurri, Gozatu eta Oparitu' egitasmoa apirilaren 23an hasiko da, Liburuaren Nazioarteko Egunean. Katalanek Diada de Sant Jordi delakoa ospatzen dute egun horretan, elkarri arrosak eta liburuak oparituz. Amaiera, berriz, uztailaren 24an izango du: izan ere, uda izaten da jendeak irakurtzeko denbora gehien duen tartea, eta ondorioz uda aurreko hilak oso egokiak iruditu zaizkigu liburu trukea sustatzeko.

Esan bezala, 16 herritan egongo da martxan kanpaina hau datozen hiru hilabeteotan, tokian tokiko Euskara Elkarteek sustatuta:

  • Araban: Laudio (Basalarrina)
  • Bizkaian: Santurtzi (Bai Esan ), Durango (Berbaro), Ermua (Euskal Birusa), Basauri (Euskarabila), Zaldibar (Eixu)
  • Gipuzkoan: Tolosa (Galtzaundi), Deba (Zuhatza), Lazkao (Goierriko Euskal Eskola), Andoain, Asteasu, Amasa-Villabona (M. Larramendi), Urnieta (Inistorra - M. Larramendi)
  • Nafarroan: Irurtzun (Aizpea), Lizarra (Garean), Etxarri Aranatz (Udal Liburutegia)

 

 

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria 3 Zenbatetik 10
 
Euskara Elkarteen Federazioa
Kontaktua | Mapa Web | Pribatutasun oharra

essay writing