livemarks
Kultura
LABURBIRA Film Laburren Zirkuituak euskarazko bederatzi ikus-entzunezko eramango ditu herriz herri PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak urtero antolatzen duen Film Laburren Zirkuituaren zazpigarren edizioa aurkeztu du gaur Donostian. Euskarazko ikus-entzunezko urteko produkzioa ezagutarazi eta herrietako kultur eskaintza aberasteko helburua duen zirkuituak LABURBIRA izen propioa hartu du aurten.


LABURBIRAren zazpigarren edizioak 28 emanaldi eskainiko ditu: 26 Euskal Herriko herri eta hirietan izango dira, tokian tokiko Euskara Elkarteen eskutik. Beste biak, iaz hasitako bideari jarraiki, Parisen eta Shanghain egingo dira, hango Euskal Etxeek bultzatuta. Proiekzioak apirilaren 13an hasi eta maiatzaren 14an amaituko dira.

 

Poseak egiten

Bederatzi ikus-entzunezko ordubete inguruan

Emanaldi bakoitzean bederatzi ikus-entzunezko eskainiko dira, denak ere 2009an ekoitzitakoak. Aurreko edizioetan bezala, honetan ere ahalegina egin da ibilbide luzeko egileak eta egile berriak kontuan hartzeko. Hala, Telmo Esnal, Koldo Almandoz edota Arkaitz Basterra bezalako zuzendari ezagunen lanak ikusi ahal izango dira, baina baita oraindik hain ezagunak ez diren Estibalitz Ariz, Itziar Faido eta Urko Mauduit zuzendarienak ere. Gainera, aurreko edizioetan bezalaxe, 2009ko abenduan Bermeon egin zen Kameratoian, Topaguneak antolatutako Ikus-entzunezkoen Rallyan, saritutako lanetako bi sartu dira tartean. Gazteei zuzendutako lehiaketa horretan, ikus-entzunezko lan bat hamar ordutan grabatu, editatu eta aurkezteko erronka proposatzen zaie parte hartzaileei, eta emaitza gero eta harrigarriagoak izaten dira urtetik urtera, irudimenaren zein kalitate teknikoaren aldetik.


Bestela ere, askotariko aukera egiteko arreta berezia jarri da, eta horrela, formatu, estilo eta izaera oso ezberdineko piezek osatzen dute emanaldia: umorezko laburrak, serioagoak, irudi errealekoak, animaziokoak, bideoklip bat ere bai..

 

.


Egile zein ikus-entzuleentzat, LABURBIRA paregabeko aukera da euskarazko produkzioa ezagutarazteko, eskaintza herri askotara zabalduz. Herriotako asko txikiak izanik, gutxitan izaten dute zinema bertan eskaintzeko aukera. Gainera, egileak eta ikusleak elkarrengana hurbiltzeko asmoz, saio askotan solasaldia egingo da egileekin, proiekzioaren ondoren. Batzuek zein besteek biziki eskertzen dute iritzi-trukerako aukera hori, normalean oso aberasgarria suertatzen da eta.

 

 
Nafarroako batBIRAlau kultur zirkuituaren hirugarren edizioa abian PDF fitxategia Inprimatu E-posta
  • Kalitate eta formatu handiko euskarazko bost ikuskizun eskainiko ditu Nafarroako beste horrenbeste herritan

  • Azaroaren 22an hasi eta abenduaren 11n amaituko da

  • BIKO teatroa, Bertsotramarraskya, Ruper Ordorika, Zirika Zirkus eta Anari izango ditu gonbidatu.

 

BATBIRALAU 09 - RuperIRUÑEA, 2009/11/17.- Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak batBIRAlau, euskal kulturaren Nafarroako zirkuituaren hirugarren edizioa aurkeztu du Iruñean. Zirkuitua azaroaren 22an hasi eta abenduaren 11n amaituko da, eta formatu zein kalitate handiko bost ikuskizun eramango ditu Uharte, Etxarri Aranatz, Berriozar, Auritz eta Artikara.

Federazioaren zein bere kide diren Euskara Elkarteen helburu nagusia euskararen erabilera sustatzea da. Horretarako, besteak beste, kulturgintza lantzen dute, kultur sormena eta haren kontsumo aktibo eta gozagarria bultzatuz. Zeregin horretan, gainera, zirkuitua edo batera jardutea hobesten dute bakarkako eskaintzen aurrean. Izan ere, Euskara Elkarteen izaera zein kopurua kontuan hartuta (Nafarroan 14 elkarte dira Topagunearen bazkide), zirkuituek aukera paregabea eskaintzen dute ekimenen eremu geografikoa zabaldu eta jende gehiagorengana iristeko. Horren adibide dira Topaguneak antolatzen dituen Film Laburren Zirkuitua, Irakurri, Gozatu eta Oparitu, Kultur Errota eta hari lotutako formatu txikiko eskualde zirkuituak.

Horien haritik, Nafarroan kalitate handiko euskarazko kultur programazio koordinatua egiteko proposamena da batBIRAlau, aurten hirugarrenez gauzatzen dena. Helburu nagusia Nafarroako herri eta eskualdeetako kultur dinamika indartzea eta aberastea du, ikusleen bizi kalitatea hobetuz.

Horretarako, aurreko bi edizioen bideari jarraiki, kalitate goreneko bost kultur ikuskizunek osatutako ibilbide koordinatu eta erakargarria eskainiko du Nafarroako hainbat zonaldetan. Eskualde bakoitzeko errealitate soziolinguistikoa kontuan hartu eta hainbat ikus entzule mota zein adin talderi zuzendutako kultur eskaintza askotarikoa eta erakargarria antolatu du Topaguneak.

Horrelako proiektu bat aurrera eramateko antolakuntza sendoa bermatzea behar-beharrezkotzat jotzen dute antolatzaileek. Horretarako, ezinbestekoa ez ezik, egitasmoaren helburu nagusienetakoa ere bada, erakunde publiko zein pribatuekin eta gizarte mugimenduarekin elkarlanean aritzea. batBIRAlau izeneko egitasmo hau, horren adibide argia da: euskara elkarteen ekimenez abiatu zen kultur zirkuitu honek, CANen bezeroek emandako bultzadari esker egin du bide eta Uharte, Etxarri Aranatz, Berriozar, Auritz eta Berriobeitiko udalek, eta Diario de Noticias zein Berria egunkariek eskainitako babesean aurkitu du aurrera jarraitzeko adorea.



EGITARAUA

 

Azaroaren 22an, igandea, 19.30etan, Uharteko Kultur Etxean

BIKO teatroa. “ EUSKARAZETAMOL” antzezlan umoretsuaren emanaldia.

 

Azaroaren 27an, ostirala, 22:00etan, Etxarri Aranatzeko Kultur Etxean

BERTSOTRAMARRASKYA. Bertsolaritza, narrazioa eta zuzeneko marrazketa uztartzen dituen ikuskizun berritzailearen emanaldia. Tramagilea: Xabi Paya, Marrazkilaria: Patxi Gallego Bertsolariak: Erika Lagoma, Julio Soto, Jon Barberena, Joxe Juan Zubieta ( Etxabe)

 

Azaroaren 28an, larunbata, 20:00etan, Artikako Kultur Etxean

RUPER ORDORIKA “ Haizea garizumakoa” disko berriaren aurkezpena eta bere errepertorioaren onenaren errepasoa.

 

 

Abenduaren 6an, igandea, 17:00etan, Auritzeko Kultur Etxean

ZIRIKA ZIRKUS talde ezagunaren “ ilargian ” ikuskizun berriaren emanaldia.

 

Abenduaren 11n, ostirala, Berriozarko Musika Eskolan.

ANARI eta bere bandaren “ Irla izan” disko berriaren aurkezpen kontzertua.

 
Udagoieneko Osteraren hamargarren edizioa abian PDF fitxategia Inprimatu E-posta
UDAGOIENEKO OSTERA 09 - Kartel orokorra

Urtero-urtero Bizkaiko antzoki handietara euskarazko kultur produkzioa hurbiltzen duen Udagoieneko Ostera kultur zirkuituak bere hamargarren ekitaldiari ekingo dio datorren barikuan, urriak 30. Zirkuitua Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatzen du, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBKren laguntzaz.

Zortzi emanaldik osatuko dute hamargarren Udagoieneko Ostera, Bizkaiko beste horrenbeste herritan. Zornotza, Ortuella, Bilbo, Durango, Getxo, Arrigorriaga, Zalla eta Santurtzi, horiexek izango dira Udagoieneko Osteraren formatu handiko kultur eskaintzak hartuko dituzten herriak. Oso herri ezberdinak dira tamainaren zein egoera soziolinguistikoaren ikuspegitik, baina ekimenak erakutsi nahi du guztietan ere egin daitekeela euskarazko kultur eskaintza erakargarria.

Azken finean, aisialdia euskaraz gozatzeko aukera eskaini nahi du Udagoieneko Osterak, eta hori lortzeko, derrigorra da kalitateko eskaintza erakargarria egitea. “Euskararen erabileran eragiteko, funtsezkoa da hizkuntza gozamenarekin, lotzea, eta horretarako oso eraginkorrak dira Ostera bezalako zirkuituak”, azaldu du Topagunearen Zuzendariak, Jasone Mendizabalek. “Topagunearen kide diren herrietako euskara elkarteen kultur jardueraren ezaugarri nagusiak; parte hartzea, jarraikortasuna, sormena eta auzolana badira ere, Udagoieneko Ostera bezalako punta-puntako kultur ikuskizunen eskaintza hau, osagarria da guztiz, urtean zehar horiek egiten dutenarekin”, gehitu du Topagunearen ordezkariak.

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Diputatuak, Josune Ariztondok, Osteraren programazioaren izaera askotarikoa azpimarratu du: “Hamar urte hauetan, Udagoieneko Osterak argi utzi du euskaraz badela gustu eta estilo guztietako publikoa asetzeko moduko kultur eskaintza, eta hori erakustea oso garrantzitsua da”.

Topagunearen Kulturgintza Saileko teknikariak, Manuel Morenok, zirkuituak artistentzat duen balioan jarri du azentua: “haien lanak erakusteko primerako aukera da Udagoieneko Ostera”. Guztira, hamabi musika eta antzerki talde jarriko ditu dantzan kultur zirkuituak, 50 artista baino gehiago: Lor eta Eraso rock taldeak, Mirande Kabareta, Anari, Mursego, Sorkun, Keu Agirretxea, Kerobia, Komeriaren Klubeko sei aktoreak, DJ Oleaktiff, Ruper Ordorika eta Ken Zazpi izango dira taula gainean. BBK Fundazioko Gorka Martinezen esanetan “guretzat plazer handia da eszenatokian, eta eszenatokitik kanpo ere, horrenbeste jende mugitzen duen ekimen batean gure ekarpen xumea egin ahal izatea”.

Aurtengo programazioan lau disko berriren aurkezpenak izango direla azpimarratu da: Ruper Ordorikak “Haizea Garizumakoa” disko berria aurkeztuko du Zallako Zine Antzokian; Kerobiak “Papera eta kartoia” aurkezten jarraitzen du eta Areetara ekarriko du oraingoan bere musika eskaintza; Anariren “Irla izan” lana ezagutzeko parada Bilboko Kafe Antzokian izango da, eta; azkenik, Elorrioko Lor hirukoteak “Rock Terapia” eramango du Zornotzara, Eraso! Taldearen aurre-estreinaldiarekin batera. Aipatzekoa da halaber, “Ken Zazpi Urte” biraren Santurtziko emanaldia.

 

 
Eskualdeko kultur zirkuitua Aiaraldean PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zirkuituaren kartelaLaudioko Basalarrina, Artziniegako Euskara Taldea, Aiarako Hogeitalau eta Baranbioko Belaiki euskara elkarteek, Topagunearekin batera, formatu txikiko kultur zirkuitua antolatu dute datozen asteotarako. Elkarteek aurten antolatzen duten bigarren kultur zirkuitua da, udaberrian egindakoaren ostean. Eskualde zirkuituon asmo nagusietako bat hurbil dauden euskara elkarteen kultur programazioa koordinatzea da, eskaintza bateratua eratuz, emanaldiak elkarren aberasgarri izan daitezen.

Esan bezala, Aiaraldeko kultur zirkuitu hau eskualdeko Euskara Elkarteek aurten antolatzen duten bigarrena da. Izan ere, martxoa-apirilean ere bederatzi emanaldiz osatutako programa bateratua eskaini zuten elkarteek. Bigarren zirkuitu honek udaberrikoak baino hedapen zabalagoa izango du gainera, Artziniegako Euskara Taldeak ekimena herri horretara ere zabaltzeko ardura hartu baitu.

Eskaintzari dagokionez, sei emanaldik osatuko dute zirkuitua, haurrentzako ikuskizunak ardatz hartuta. Egutegi zehatza eta ikuskizunen laburpenak ondoko orrietan aurki daitezke.

AIARALDEKO KULTUR ZIRKUITUA

Elkartea

Kulturgilea

Ikuskizuna

Eguna

Ordua

Tokia

Belaiki

Atikus

Uraren musua

Irailak 10

18:00

Baranbioko Plazan

Artziniegako Euskara Taldea

Lur Korta

Aurorita beti polita

Irailak 24

18:30

Liburutegian

Hogeitalau

Hipo eta Tomax

Herri kirolak

Irailak 27

17:00

Llantenoko eskolan

Basalarrina

Jose Mari Carrere

Ipuin bidaiariak

Urriak 7

18:00

Laudioko Basalarrina egoitzan

Ixabel Millet

Animaliak mintzo ziren garaian

Urriak 21

18:00

Laudioko Basalarrina egoitzan

Hogeitalau

Tenderete Txotxongilo Taldea

Gazaporen istorioak

Urriak 25

17:00

Arespalditzako udaletxean

 

 

 
Irakurri, gozatu eta oparitu, hirugarrenez PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Irakurri, gozatu eta oparitu kartelaTopaguneak eta euskara elkarteek Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoaren hirugarren edizioa aurkeztu dute gaur, Liburuaren Nazioarteko Egunaren bezperan. Irakurketa sustatzeko asmoz sortu den egitasmoa, Hego Euskal Herriko 21 herritan gauzatuko da, tokian tokiko euskara elkarteen, udal liburutegien eta liburu denden elkarlanari esker.

Kanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hiru pausu eman behar dira ekimenean parte hartzeko:

1. Irakurri
Lehenengo pausua irakurtzea da; euskaraz irakurtzea, hain zuzen ere. Herriko liburutegi publikora joan eta euskarazko edozein liburu maileguan hartzea besterik ez da egin behar. Kanpainak dirauen bitartean, euskarazko liburua hartzen duen bakoitzak orri-markatzaile bat jasoko du opari, ekimenean parte hartu zein ez.
Zein liburu aukeratu ez dakitenentzat, 100 liburu gomendatzen dituen zerrenda bat egongo da eskuragarri, Uxue Alberdik prestatutako zerrenda, zenbait liburutegitako arduradunek egindako proposamenak bateratuz. Oraingoan ere, ehun liburuetatik 90 berberak izango dira leku guztietan, eta beste hamarrak aldatu egingo dira herri batetik bestera, tokian tokiko euskara elkarteak aukeratutakoak, hain zuzen ere.

2. Gozatu
Liburua irakurritakoan, liburutegira bueltatu, noski, eta fitxa sinple-sinple bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua, zer inpresio eman digun… Fitxa hori beteta, liburuzainak deskontu txartela emango digu, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko.

3. Oparitu
Azken pausua liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, bihotzeko azukre koxkorrari… edo, zergatik ez, norbere buruari. Liburutegian jasotako txartelarekin, %25eko deskontua izango dugu liburu dendan euskarazko beste edozein liburu erosterakoan, edo %50ekoa euskara elkarteko kidea izanez gero.

Egitasmoaren helburu nagusiak irakurzaletasuna bultzatzea, literaturarekin gozatzea eta gozaraztea dira, irakurtzeak eta oparitzeak (zein opariak jasotzeak) dakarten gozamenaren bidez.
Baina, bide batez, oso garrantzitsuak diren bestelako helburuak ere lortu nahi ditu Topaguneak ekimen honen bidez:
  • Euskara elkarteetako bazkideak liburutegi publikoen erabiltzaile aktibo izateko gonbitea egitea
  • Era askotako eragile publiko eta pribatuen elkarlana sustatzea, eta eragile horien guztien arteko harreman sarea euskaraz hedatzea
  • Azkenik, ekimen honek ekarpena egin nahi dio euskarazko liburugintzari, liburuen ekoizpena eta salmenta bultzatuz.

Aurrekoetan bezala, egitasmoak bere webgune propioa dauka aurten ere. Bertan, liburu bakoitzaren inguruko iruzkin txiki bat aurkituko du irakurleak, eta gainera, beste webguneetan argitaratutako biografiak, bibliografiak, kritikak eta abar ikusteko loturak. Horrela, irakurleek aukera izango dute aukeratutako liburuen inguruko iritzi trukea egiteko. Hori guztia honako helbide honetan dago eskuragarri: www.topagunea.org/irakurri

Hasiera, Liburuaren Egunean
‘Irakurri, Gozatu eta Oparitu’ egitasmoa apirilaren 23an hasiko da, Liburuaren Nazioarteko Egunean. Katalanek Diada de Sant Jordi delakoa ospatzen dute egun horretan, elkarri arrosak eta liburuak oparituz. Amaiera, berriz, uztailaren 24an izango du: izan ere, uda izaten da jendeak irakurtzeko denbora gehien duen tartea, eta ondorioz uda aurreko hilak oso egokiak iruditu zaizkigu liburu trukea sustatzeko.

Esan bezala, 21 Euskara Elkartek hartuko dute parte aurtengo edizioan, iaz baino lau gehiago:
Araban: Basalarrina (Laudio)
Bizkaian: Bai Esan (Santurtzi), Berbots (Erandio), Asapala (Mahatserria), Berbaro (Durango), Euskal Birusa (Ermua), Euskarabila (Basauri), Gurien Bai (Iurreta), Uhagon (Markina), Eixu (Zaldibar), Berrizko Udala
Gipuzkoan: AED - Txatxilipurdi (Arrasate), Galtzaundi (Tolosa), Maxixatzen (Azkoitia), Zuhatza (Deba), Goierriko Euskal Eskola-Lazkao, Hitzaro (Ordizia)
Nafarroan: Aizpea (Irurtzun), Garean (Lizarra), Kima (Altsasu), Karrikaluze (Atarrabia)
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria 4 Zenbatetik 10
 
Euskara Elkarteen Federazioa
Kontaktua | Mapa Web | Pribatutasun oharra

essay writing