2006ko Udagoieneko Ostera martxan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
TOPAGUNEAren idazkari Iker Martinez de Lagosek, Kultura Saileko arduradun Manuel Morenok, eta Bizkaiko Kultura Diputatu Belen Greavesek Udagoieneko Ostera kultur zirkuituaren 7. edizioa aurkeztu dute ... TOPAGUNEAren idazkari Iker Martinez de Lagosek, Kultura Saileko arduradun Manuel Morenok, eta Bizkaiko Kultura Diputatu Belen Greavesek Udagoieneko Ostera kultur zirkuituaren 7. edizioa aurkeztu dute Bilbon. Kalitate eta formatu handiko zortzi emanaldik osatzen dute eskaintza, Bizkaiko hainbat herritan zabalduko dena. Bizkaiko Foru Aldundiaren Kulltura Sailak aurkezpenaren bideoa bat eskegi du hemen. Udagoieneko Osteraren helburua, Bizkaian, kulturaren bidez euskararen erabilera sustatzea da. Hainbat ikus-entzule motari zuzenduriko kultur eskaintza askotarikoa antolatzen dugu, ekarpen aberasgarri hau ahalik eta jende gehienengana hurbiltzeko. Kultur eskaintza zabal honen bidez bizkaitar orok (bizkaitar ez direnak ere bai, noski) beren aisialdia euskaraz gozatzeko aukera izan dezan lortu nahi dugu. Emanaldi guztietan euskal kulturgileak izango dira protagonista eta beraietan kalitatea izango da ardatz nagusia. Era berean, Bizkaiko egoera soziolinguistikoa kontuan izanda, eskualde bakoitzaren beharrizanei erantzungo dien zerbitzutzat har dezakegu “UDAGOIENEKO OSTERA” deritzogun kultur programazioa. Honen guztiaren bidez, aurreko sei edizioetan euskarazko goi-mailako Kultur Zirkuitua sortzea posible dela egiaztatu du Topaguneak eta oraingo edizio honetan ere maila honi eustea da erronka. Ezaugarriak Topagunearen eskaintzak bete beharreko ezaugarri nagusiak hurrengoak dira: - Euskarak ahalbidetzen duen kulturaren transmisioa era askotara landu genezake, baina dudarik gabe, transmisio horretan hitzaren presentziak garrantzi handikoa izan behar du . - Aurrekoa kontuan izanda, Udagoieneko Osteran programatzen diren kultur ekitaldiak diziplina ezberdinak eta ikuslego zabala bilduko ditu. - Ahalik eta jende gehienengana heltzeko, apustu mediatiko garrantzitsua egingo da. - Euskal Kultura eta euskal kulturgileen sorkuntza baloratzeko, emanaldiak, goi mailako gunetan eskainiko dira eta baldintzarik hoberenak bermatuko zaizkie. - Edozein proiektu martxan jartzeko eta nolabaiteko arrakasta bermatu ahal izateko, behar-beharrezkoa deritzogu bertan eskainiko den produktuaren kalitatea oinarrizko balorea izateari. Aipatu ezaugarria izaten duten ikuskizunekin dago osatuta Udagoieneko Osteraren programazioa. - Bestalde, ikuskizun interesgarriak programatzea ezinbestekoa ikusten dugu eta alde horretatik kultur ekitaldi berezi eta esperimentalek ere beren tokia izango dute Udagoieneko Osteraren programazioan. Egitaraua -Urriaren 29an, igandea, 19:30ean, Barakaldo antzokian. BENITO LERTXUNDI “40 urtez ikasten egonak ZUZENEAN” -Azaroaren 3an, ostirala, 22:30ean, Elorrioko Arriola antzokian. PATXI ZUBIZARRETA, IBAN GARATE, EDURNE ANASAGASTI, MIKEL LOSADA, MARIA URIARTE, FELIPE BARANDIARAN,..... “Mundua lo dagoen bitartean” performancea. -Azaroaren 16an, osteguna, 22:00etan, Bilboko kafe antzokian. ZEA MAYS + SHARON STONER “Sortuz, grabitatearen aurka” + “3000 bira” -Azaroaren 18an, larunbata, 20:00etan, Ortuellako “Gorbea” aretoan. THE USKI¨S + HIPjaiHOP JAIALDIA. “Itxosun zarati” + Breakdance, Scratch , Rapa,.. - Azaroaren 24an, ostirala, 21:00etan, Balmasedako “Klaret” antzokian. RAFA RUEDA + ANARI. “ Saredun eskua “ + “ Zebra “ - Azaroaren 25ean, larunbata, 20:00etan, Mungiako “Olalde” aretoan. KUKAI + TTANTAKA. “ OTEhItZA BIRAKA” irudi eta dantza ikuskizuna. - Abenduaren 1ean, ostirala, 22:00etan, Galdakaoko “Torrezabal” Kultur etxean. THEÂTRE DU RIVAGE, GAËL DOMENGER ETA BEÑAT ACHIARY. “ Batekmila “ ikuskaria. - Abenduaren 3an, igandea, 17:00etan, Igorreko “ Lasarte” aretoan. HORTZMUGA. “Zirko iluna” antzezlana.
 

Iruzkin bat idatzi


Seguritate kodeak
Freskatu

 
Euskara Elkarteen Federazioa
Kontaktua | Mapa Web | Pribatutasun oharra

essay writing