livemarks
Kultura
Abian da Film Laubrren VI. Zirkuitua PDF fitxategia Inprimatu E-posta
•    Zirkuituak 47 emanaldi eskainiko ditu, 46 herri eta hiritan
•    Zortzi film laburrez osatutako ordubete inguruko emanaldiak eskainiko ditu martxoaren 5etik apirilaren 7ra bitartean
•    Zinegileekin zuzenean hitz egiteko aukera ere eskainiko du

FLZ KartelaTopaguneak urtero antolatzen duen Film Laburren Zirkuituaren seigarren edizioa aurkeztu du gaur Bilbon. Zirkuituaren bidez, Topaguneak eta osatzen duten euskara elkarteek aukera ematen dute euskarazko film laburren urteko produkzioa ezagutarazteko, eta, bide batez, herrietako kultur eskaintza aberasteko ekarpena ere egiten dute.

Zortzi film ordubete inguruan

Aurten 47 emanaldi eskainiko ditu zirkuituak, iaz baino hamar gehiago. Emanaldi bakoitzean zortzi film labur eskainiko dira, denak ere 2007-2008an ekoitzitakoak. Aurreko edizioetan bezala, honetan ere ahalegina egin da ibilbide luzeko egileak eta egile berriak kontuan hartzeko eta, iazko harrera ona ikusita, aurten ere Kameratoian, Topaguneak antolatutako Ikus-entzunezkoen Rallyan saritutako lanetako bi sartu dira tartean.

Film Laburren Zirkuitua paregabeko aukera da euskarazko produkzioa ezagutarazteko, plaza berriak eskainiz, herri askotara zabalduz. Herriotako asko txikiak izanik, gutxitan izaten dute zinema bertan eskaintzeko aukera. Gainera, egileak eta ikusleak elkarrengana hurbiltzeko asmoz, saio askotan solasaldia egingo da egileekin, proiekzioaren ondoren. Batzuek zein besteek biziki eskertzen dute iritzi-trukerako aukera hori, normalean oso aberasgarria suertatzen da eta.

Aurtengo emanaldietatik bost Euskal Herritik kanpo izango dira lehen aldiz, Erromako Associazione Culturale Euskara, Parisko Sustraiak–Erroak, Shanghaiko Euskal Etxea, Bartzelonako Euskal Etxea eta Londreseko London Basque Society elkarteekin bideratutako elkarlanari esker. Manuel Morenok prentsaurrekoan azaldu duenez, “aurreko edizioetan behin baino gehiagotan iritsi da eskaeraren bat edo beste diasporatik, baina beti epez kanpo. Hori kontuan izanda, zirkuituan parte hartzeko aukera denboraz eskaini diegu atzerriko zenbait euskara elkarte eta euskal etxeri, eta erantzuna ezin hobea izan da: aurtengo Zirkuituaren estreinaldia, esate baterako, Erroman izango da, martxoaren 5ean”.

 
Badator BATBIRALAUren bigarren edizioa PDF fitxategia Inprimatu E-posta

BATBIRALAU KARTEL OROKORRAIazko esperientziak izan zuen harrera onaren ondoren, gaur bertan aurkeztu da Iruñean BATBIRALAU, euskal kulturaren Nafarroako zirkuituaren bigarren edizioa. Zirkuituak formatu eta kalitate handiko lau emanaldi hurbilduko ditu Nafarroako lau herritara, publiko eta gustu ezberdinak asetzeko modukoak. Besteak beste, KEROBIA laukoteak hartuko du parte BATBIRALAUn, "Materia organikoa eta gainerakoak" bira ixteko kontzertu bereziarekin. Honako hau da BATBIRALAU 2008ren egutegi zehatza:

Azaroaren 29an, larunbata, 20:00etan, Artikako Kultur Etxean
KEROBIA. “Materia organikoa eta gainerakoak” lanaren azken kontzertua eskainiko du  Irun?eko laukoteak, zenbait gonbidatu bereziren laguntzaz

Abenduaren 5ean, ostirala, 18:00etan, Agoizko Kultur Etxean
TXAN MAGOAren ikuskizuna. Magoak “artxila, mortxila” hitz miragarriak esan eta, trikimailu artean, euskararen magia erakutsiko die ume zein gurasoei. 

Abenduaren 12an, ostirala, 20:30ean, Mutiloagoitin, Aranguren Ibarreko Kultur Etxean
TXALO PRODUKZIOAK: Gro?nholm Metodoa antzezlana. Multinazional batean, exekutibo plaza bat betetzeko azken lau hautagaiak gela batean bildu dituzte, hautaketa prozesuaren azken probak egiteko. Lehen ikusian kosta egiten da sinistea lanpostuari dagozkion probak direnik, hain dira absurduak.

Abenduaren 19an, ostirala, 20:30ean, Tafallako Kultur Etxean

PATXI ZUBIZARRETA, IBAN GARATE, MIKEL LOSADA, JOSERRA SENPERENA: “Mundua lo dagoen bitartean”. Patxi Zubizarreta idazleak zuzendutako performance honetan, ahotsak, musika, literatura eta irudiak uztartzen dira. Ikuskizun literarioa izateko jaio zen lan hau liburu
formatura ekarri eta egunotan aurkeztu du Txalaparta argitaletxeak
.

 
Larunbatean hasiko da Udagoieneko Osteraren 9. edizioa PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBKren laguntzaz, Udagoieneko Ostera kultur zirkuituaren bederatzigarren edizioa jarriko du martxan datorren larunbatean Sondikan.

Zirkuitua zortzi emanaldik osatuko dute, eta haietako bakoitza Bizkaiko herri batean izango da. Udagoieneko Osteraren bederatzigarren edizio honek Bizkaiko zortzi herri bisitatuko ditu: Sondika, Muskiz, Bilbo, Durango, Balmaseda, Basauri, Bermeo eta Leioa. Oso herri ezberdinak dira tamainaren zein egoera soziolinguistikoaren ikuspegitik, baina ekimenak erakutsi nahi du guztietan ere egin daitekeela euskarazko kultur eskaintza erakargarria.

Azken finean, aisialdia euskaraz gozatzeko aukera eskaini nahi du Udagoieneko Osterak, eta hori lortzeko, derrigorra da kalitateko eskaintza erakargarria egitea. “Horrekin batera, eskaintzaren izaera askotarikoa ere bereziki zaindu dugu programazioa osatzeko orduan, eta hori dela eta, gustu eta kultur adierazpide ezberdinak hartu ditugu kontuan”. Halaxe azaldu du Topagunearen Kultugintza saileko teknikariak, Manuel Morenok.

Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko Zuzendariak, Miren Dobaranek, Osteraren programazioaren izaera askotarikoa azpimarratu du. “Euskaraz ere baditugu gustu guztiak asetzeko moduko ikuskizunak, denak ere kalitate handikoak, eta Udagoieneko Osterak argi uzten du hori”.

Artistentzat ere haien lanak erakusteko primerako aukera da Udagoieneko Ostera. Guztira, hamaika musika eta antzerki talde jarriko ditu dantzan kultur zirkuituak, 50 artista baino gehiago: Xabi eta Fredi Paya, Onintza Enbeita, Uxue Alberdi eta Sustrai Colina bertsolariak Patxi Gallego marrazkilariarekin batera; Iban Garate, Aitziber Garmendia, Ana Elordi, Ane Zabala, Galder Perez, Jon Plazaola, Asier Hormaza, Ainhoa Aierbe eta Aitor Gabilondo aktoreak, Ama Say, Piztiak, Oreka TX eta Su ta Gar, Petti, Zura, Mikel Markez eta Seiren musika taldeak…
 
Udagoieneko Osteraren programazioa datorren larunbatean, azaroak 1,  hasiko da, Sondikan, eta abenduaren 5ean bukatuko da Leioan. Honako hauek izango dira emanaldiak:

 

 
 Ikuskizuna Lekua Data
Bertsotramarraksiya
SONDIKAko Kultur Etxean 
 Azaroaren 1ean, 20:00etan
Komeriaren Kluba
MUSKIZko Meatzari Aretoan
 Azaroaren 7an, 20:00etan
Kontzertua: Ama Say + Piztiak
BILBOko Kafe Antzokian
 Azaroaren 13an, 21:30ean
Kontzertua: Petti + Zura
DURANGOko Plateruena Kafe Antzokian
 Azaroaren 14an, 22:00etan
Kontzertua: Mikel Markez + Seiren
BALMASEDAko Klaret Antzokian
 Azaroaren 21ean, 21:00etan
Kontzertua: Oreka TX
BASAURIko Social Antzokian Azaroaren 28an, 20:30ean
Kontzertua: Su Ta Gar
BERMEOko Kafe Antzokian
 Azaroaren 29an, 22:00etan
Antzerkia: Hor al zaude?
LEIOAko Kultur Leioako Audotirumean  Abenduaren 5ean, 20:00etan

 

 
Eskualdeko kultur zirkuitua Nerbioi-Ibaizabal itsasadarrean PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Bizkaia Zubia     Portugaleteko Harribola, Santurtziko Bai Esan, Erandioko Berbots, Getxoko Bizarra Lepoan eta Barakaldoko Sasiburu Euskara Elkarteek, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioarekin batera,  formatu txikiko kultur zirkuitua antolatu dute datozen asteotarako.

    Kultur Errotaren asmo nagusietako bat kultur eskaintza herrietara hurbiltzea da. Horretarako, ohiko eskaintzaz gain, eskualde zirkuituak ere antolatzen dira. Horrela, hurbil dauden euskara elkarteen kultur programazioa koordinatuz, eskaintza bateratua lortzen da, emanaldiak elkarren aberasgarri izan daitezen.


     Nerbioi-Ibaizabal Itsasadarreko zirkuituari dagokionez, bost emanaldik osatuko dute, era guztietako publiko eta gustuak asetzeko modukoak. Lakrikun, BIkoteatroa eta Ander Lipusen antzerki taldeak, Zu Kantari eta Koldo Amestoy ipuin kontalaria izango dira protagonista  urriaren 17an hasi eta azaroaren 10ean amaituko den zirkuituan. Egutegi zehatza, ondoko taulan ikus daiteke. 

 

Nerbioi-Ibaizabal Itsasadarreko kultur zirkuitua

ELKARTEA

KULTURGILEA

IKUSKIZUNA

EGUNA

ORDUA

TOKIA

Harribola

Lakrikun A. T

Greban gaude

Urriak 17

19:30

Portugaleteko Azokan

Bai Esan

Bikoteatroa

Euskera sencilloaren manifiestoa

Urriak 22

20:00

Santurtziko Kresala aretoan

Berbots

Zu Kantari

Kantu afaria

Urriak 31

22:00

‘ La Estrella’ jatetxean

 

Bizarra Lepoan

 

Koldo Amestoy

Biderdi

Azaroak 6

 

18:00

Geroa ikastolan

 

 

 
Kultur Errotaren eskaintza berritua PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Formatu txikiko kultur emanaldien zirkuitua den Kultur Errotak bere eskaintza berritu du. Urtero modura, bi eskarialdi zabaltzen zaizkie Topaguneko bazkide diren euskara elkarteei, hurrengo hilabeteetarako emanaldiak eskatzeko.

Kultur Errota logoaEkainaren 3tik aurrera, eskaintza zabalik dago berriro. Euskara elkarteek ekainaren 24a baino lehen eskatu beharko dituzte iraila eta abendua bitartean egin nahi dituzten emanaldiak. Lau hilabeteotan 80 emanalditik gora programatzea aurreikusten da.

Eskaintza berritua aurkeztu du Kultur Errotak oraingoan. Urtero-urtero kultur ikuskizun berriak sartzen dira Topagunetik zabaltzen den eskaintzan eta oraingoan hauek dira berrikuntzak:

  • Musika
    • Igor Calzada
    • Urko Menaia
    • Zeren Zai
  • Helduentzako antzerkia
    • Ander Lipus & Caravana: Hala mintzatu zan Zappatrusta
    • Kili-Kolo Antzerki Taldea: Klowntuz! Mendia!
    • Le Petit Theatre de Pain: Aulki hutsa
    • Le Petit Theatre de Pain: Juglarea, puta eta eroa
    • Zirika Zirkus: Nik egin beharko
  • Haurrentzako antzerkia
    • Antzezkizuna taldea: Ipuin lapurra
    • Eidabe: Ametsen museoa
    • TTR Teatro: Salam
  • Magia eta zirkoa
    • Panpin Panpox: Sol-La-Si-La-Tzen
    • Kiki eta Koko: Ni Natura naiz
    • Tor Magoa
    • Upo, Topotin eta Bartolina pailazoak
  • Ipuin kontalariak
    • Josemari Carrere
  • Literatura emanaldiak
    • L. Bilbao, M.A. Meabe, Y. Arrieta, E. Gabiola eta U. Laka: Esanen aduanan
    • M. Agirre: Zer gaineko Berlin
  • Bidaia diaporamak
    • Alberto Iñurrategi: Begiz Begi
    • Bizibidaia: Euskal Herriko itzulia
    • Felipe Uriarte: Shesheren herrian
  • Bestelakoak
    • Zu kantari


Eskaintza osoa ikusteko aukera dago Kultur Errotaren atalean

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria 5 Zenbatetik 10
 
Euskara Elkarteen Federazioa
Kontaktua | Mapa Web | Pribatutasun oharra

essay writing