38 herritara helduko da aurten film laburren zirkuitua PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Apirilaren 3tik maiatzaren 15era bitartean Usurbiletik Izurara 38 herri pasako ditu aurten Topaguneak eta euskara elkarteek antolatutako Film Laburren V. Zirkuituak. Guztira 10 lan ikusiz gozatu ahal izango dute emanaldietara hurbiltzen diren ikus-entzuleek. Lan horietatik erdiak egile berrienak dira aurten.

Bosgarren urtez antolatutako ekimenaren harrera urtetik urtera hobea da eta horren erakusgarri da urtero emanaldi kopurua hazten joan izana. Film laburren ekoizpena ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen du zirkuituak urtero eta aurtengoan ere horren erakusgarri izango da egitasmoa. Aurten gainera, egile eta formatu berrien aldeko apustu berezia egin dela aipatu beharra dago. Zirkuituan beteranoak diren Koldo Almandoz eta Iñigo Kintanaren lanekin batera, bidea egiten hasiak diren Gentzane Agirre, Mikel Alvarez eta Asier Mendozaren sorkuntzak ere ikusi ahal izango dira. Gainera, bideo-sorkuntzan esperimentazio lan interesgarria egiten duen Logela multimedia taldearen lan bat ere ikusi ahal izango da, 2007ko Lekeitioko Zine eta Bideo Bileran lan onenaren saria jaso zuen Ardauaren Negarra lana, hain zuzen ere. Azkenik, etorkizunean etor daitekeenaren erakusgarri, Topaguneak antolatzen duen Euskal Herriko Ikus-Entzunezkoen Rallyaren hiru edizioetan saritutako lan batzuk ere ikusi ahal izango dira.

 

   

 

Iruzkin bat idatzi


Seguritate kodeak
Freskatu

 
Euskara Elkarteen Federazioa
Kontaktua | Mapa Web | Pribatutasun oharra

essay writing