livemarks
Bizkaiko zortzi herri bisitatuko ditu Udagoieneko Osteraren zortzigarren edizioak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Topaguneak zortzigarren urtez antolatu du Udagoieneko Ostera. Bilbon aurkeztu dute zirkuitua Topaguneko kulturgintza saileko arduradun Manuel Morenok, Bizkaiko Foru Aldundiko kultura diputatu Belen Gr... Topaguneak zortzigarren urtez antolatu du Udagoieneko Ostera. Bilbon aurkeztu dute zirkuitua Topaguneko kulturgintza saileko arduradun Manuel Morenok, Bizkaiko Foru Aldundiko kultura diputatu Belen Greavesek eta BBK fundazioko ordezkari Gorka Martinezek. Zirkuitua zortzi emanaldik osatuko dute. Bermeo, Santurtzi, Bilbo, Zalla, Ondarroa, Arrigorriaga, Durango eta Getxo bisitatuko ditu Udagoieneko Osteraren zortzigarren edizioak. Manuel Morenok azaldu duenez, “oso herri ezberdinak dira tamainaren zein egoera soziolinguistikoaren ikuspegitik, baina ekimen honekin erakutsi nahi dugu guztietan egin daitekeela euskarazko kultur eskaintza erakargarria”. Euskarazkoa eta erakargarria, horiexek dira Udagoieneko Osteraren ezaugarri bi, baina beste batzuk ere baditu: antolatzaileek azaldu dutenez, formatu handiko ikuskizunek osatzen dute beti programazioa, eta kalitateari ere bereziki erreparatzen zaio. “Formatu eta kalitate handiko ikuskizunak eskaintzea da helburua, gainera kultur adierazpide ezberdinak uztartuz”, azaldu du Morenok. Azken finean, Bizkaiko Kultura Diputatua den Belen Greavesek azaldu duenez, “zirkuituaren helburua aisialdia euskaraz gozatzeko aukera ematea da, hala bizkaitarrei nola kanpotik etor daitezkeen bisitariei”. Horretarako, eskaintza ahalik eta zabal eta askotarikoena egiten saiatzen dira antolatzaileak. Artistentzat ere aukera ona da Udagoieneko Ostera haien lanak erakusteko. Guztira, hamaika musika eta antzerki talde jarriko ditu dantzan kultur zirkuituak, 50 artista baino gehiago. Ondokoa da zortzigarren edizioko egitaraua: · Azaroaren 9an, 21:00etan, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan, Bertsotramarraskya “Lamerako sorgina”. Tramagilea: Xabi Paya; bertsolariak: Etxaun Lekue, Uxue Alberdi, Fredi Paia eta Oihana Bartra; marrazkilaria: Patxi Gallego. · Azaroaren 10ean, 20:30ean, Santurtziko Serantes Antzokian, Txalo produkzioak, “Lapur zuloa” antzezlana (Joseba Apaolaza, Asier Hormaza, Kontxu Odriozola, Kandido Uranga, Ainhoa Aierbe, Itziar Ituño, Ainhoa Gara, Asier Sota eta Patxi Barco). · Azaroaren 15ean, 22:00etan, Bilboko Kafe Antzokian, rock kontzertua Anestesia eta OST taldeekin (“Terapia” eta “Ostinato” diskoekin) · Azaroaren 16an, 20:00etan, Zalla Zine Antzokian, Pantxoa eta Peio “Lurra eta maitasuna” diskoarekin · Azaroaren 23an, 22:00etan, Ondarroako Kafe Antzokian, Ander Lipus “Juan Junda & Karabana: Hala mintzatu zen Zapatrusta” antzezlan komikoarekin. · Azaroaren 24an, 21:00etan, Arrigorriagako Lonbo aretoan, “Gu ta gutarrak” (Igor Elortza, Unai Iturriaga, Josu Zabala, Xanpe eta Aitor Rubio; diskoaren aurkezpena). · Azaroaren 30ean, 22:00etan, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, rock kontzertua Txuma Murugarren eta Gari, biek ala biek diskoa aurkeztuko dute. · Abenduaren 1ean, 20:00etan, Getxoko Areetako karpan, ikuskizun multimedia eta musika Logela eta Gose taldeekin (“Mokaua” eta “Gose” diskoekin).
 

Iruzkin bat idatzi


Seguritate kodeak
Freskatu

 
Euskara Elkarteen Federazioa
Kontaktua | Mapa Web | Pribatutasun oharra

essay writing