livemarks
Film Laburren Zirkuitua 2007 PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Film Laburren Zirkuituaren laugarren edizioa abian da dagoeneko. Aurtengo zirkuitua otsailaren 22an hasi eta martxoaren 30era bitartean egingo da. 37 emanaldik osatuko dute, beste hainbeste herritan e... Film Laburren Zirkuituaren laugarren edizioa abian da dagoeneko. Aurtengo zirkuitua otsailaren 22an hasi eta martxoaren 30era bitartean egingo da. 37 emanaldik osatuko dute, beste hainbeste herritan eskainiko direnak, eta estreinaldi bat ere izango du, Ane Muñozen "Loturak" filmarena, hain zuzen ere. Horrez gain, honako hauek dira 2007ko Film Laburren Zirkuituan eskainiko ditugun film laburrak: "Sarean" (2005) Asier Altuna "Xoxoak beleari ipurbeltz" (2005) Oskar Galan "Osaba Jaxinto" (2003) Iñaki Beraetxe "Midori" (2005) Koldo Almandoz "Bilintx" (2005) Jon Andueza Emanaldi bakoitzak ordu laurden inguruko iraupena izango du, eta saioetako batzuetan zuzendari batekin zuzenean hitz egin eta iritziak trukatzeko aukera egongo da. Hala Topaguneak nola egileek beraiek "paregabeko aukeratzat" jotzen dute zirkuitua, "aukera ematen baitu normalean zinea iristen ez den herri txikietara ere hurbiltzeko, batetik; eta bestetik, egileen eta ikusleen arteko harreman zuzena sortzeko". Informazio gehiago hemen
 

Iruzkin bat idatzi


Seguritate kodeak
Freskatu

 
Euskara Elkarteen Federazioa
Kontaktua | Mapa Web | Pribatutasun oharra

essay writing