| Kultur Errota |
|
|
|
|
Topagunearen Kultura Sailak martxan jarri du Kultur Errotaren aurtengo 2. fasea. Ekainaren 3an bidali zen elkarte guztietara iraila-abendua eperako prestatu den "ikuskizunen zerrend...
Topagunearen Kultura Sailak martxan jarri du Kultur Errotaren aurtengo 2. fasea. Ekainaren 3an bidali zen elkarte guztietara iraila-abendua eperako prestatu den "ikuskizunen zerrenda" egun horretatik hiru asteko epea zabaldu zen, hau da, hilaren 24ra arte, elkarte bakoitzak 4 hilabete horietan antolatu nahi dituen ekitaldiak erabaki eta proposatzeko. Kultura sailaren aurreikuspenen arabera, 80 bat emanaldi finantzatu ahal izango dira, nahiz eta, segur aski, eskaera kopurua handiagoa izango den. 2005eko hau, Kultur Errotaren zortzigarren edizioa da. Elkarte erabiltzaileen kopurua handitzen ari da, federazioaren kide berrien parte hartzeari esker zirkuitua tresna erabalgarri eta ondo finkatua da eta dudarik ez dago finantziabide egokiak izatekotan askoz gehiago estaltzeko aukera izango genukeela, elkarteen aldetiko asmoek horretarako ematen baitute. |