livemarks
Topaguneak batBIRAlau kultur zirkuitua aurkeztu du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Topaguneak batBIRAlau ekimena aurkeztu du Iruñean, euskal kulturaren Nafarroako zirkuitua, alegia. Zirkuitua azaroaren 18an hasi eta abenduaren 5ean amaituko da, eta formatu zein kalitate handiko lau ... Topaguneak batBIRAlau ekimena aurkeztu du Iruñean, euskal kulturaren Nafarroako zirkuitua, alegia. Zirkuitua azaroaren 18an hasi eta abenduaren 5ean amaituko da, eta formatu zein kalitate handiko lau ikuskizun eramango ditu Atarrabia, Altsasu, Bera eta Lizarrara. Federazioaren zein bere kide diren Euskara Elkarteen helburu nagusia euskararen erabilera sustatzea da. Horretarako, besteak beste, kulturgintza lantzen dute, kultur sormena zein haren kontsumo aktibo eta gozagarria bultzatuz. Zeregin horretan, gainera, zirkuitua edo batera jardutea hobesten dute bakarkako eskaintzen aurrean. Izan ere, Euskara Elkarteen izaera zein kopurua kontuan hartuta (Nafarroan 11 elkarte dira Topagunearen elkarte bazkideak), zirkuituek aukera paregabea eskaintzen dute edozein ekimenen eremu geografikoa zabalduz haren eragina biderkatu eta jende gehiagorengana iristeko. Horren adibide argia dira Topaguneak antolatzen dituen Film Laburren Zirkuitua, Irakurri, Gozatu eta Oparitu, Kultur Errota eta hari lotutako formatu txikiko eskualde zirkuituak. Horien haritik, bada, Nafarroan kalitate handiko euskarazko kultur programazio koordinatua egiteko proposamena da batBIRAlau egitasmo berri hau. Egitarau horrek, Nafarroako herri eta eskualdeetako kultur dinamika indartu eta aberastu nahi du, bere eragina handituz eta, ondorioz, ikusleen bizi kalitatea hobetuz. Horretarako, lehenengo edizio honetan kalitate goreneko lau kultur ikuskizunek osatutako ibilbide koordinatu eta erakargarria eskainiko du Nafarroako hainbat zonaldetan, kalitatearen erreferente diren lau antzoki edo kultur aretotan. Nafar guztiek beren aisialdian gozatzeko eta aberasteko aukera izan dezaten, eskualde bakoitzeko errealitate soziolinguistikoa kontuan hartu eta hainbat ikus entzule mota zein adin talderi zuzendutako kultur eskaintza askotarikoa eta erakargarria antolatu du Topaguneak. Horrelako proiektu bat aurrera eramateko antolakuntza sendoa bermatzea behar-beharrezkotzat jotzen dute antolatzaileek. Horretarako, ezinbestekoa ez ezik, egitasmoaren helburu nagusienetakoa ere bada,erakunde publiko zein pribatuekin eta gizarte mugimenduarekin elkarlanean aritzeko konpromisoa. batBIRAlau egitasmo berri hau, horrelakoetan adierazi nahi dugunaren adibide argia da: Euskara elkarteen ekimenez abiatu zen kultur zirkuitu honek, CANen bezeroek emandako bultzadari esker egin du bide eta Altsasu, Bera eta Lizarrako udalek zein Diario de Noticias eta Berria egunkariek eskainitako babesean topatu du aurrera jarraitzeko adorea. EGITARAUA Azaroaren 18an, igandea, 19:30ean, Atarrabiako “TOTEM” dantzalekuan GARI “Esperantzara kondenatua” diskoaren zuzeneko aurkezpena. PETTI “ On” diskoaren zuzeneko aurkezpena. Azaroaren 23an, ostirala, 22:00etan, Altsasuko Iortia Kulturgunean GUTAGUTARRAK taldea ( Igor Elorza, Unai Iturriaga, Josu Zabala,..) “Bertso berriak eta lagu zaharrak” ikuskizunarekin Azaroaren 30ean, ostirala, 22:00etan, Berako Kultur Etxean LOGELA MULTIMEDIA taldea “Mokaua” kontzertu-multimedia ikuskizunarekin. Abenduaren 5ean, asteazkena, 22:00etan, Lizarrako GOLEM zinemetan. BENITO LERTXUNDI “40 urte ikasten egonak” diskoarekin.
 

Iruzkin bat idatzi


Seguritate kodeak
Freskatu

 
Euskara Elkarteen Federazioa
Kontaktua | Mapa Web | Pribatutasun oharra

essay writing