| Laburbira |
|
|
|
![]() LABURBIRA, Film Laburren IX. Zirkuituak, azken urtean ekoitzitako euskarazko zortzi ikus-entzunezko eramango ditu Euskal Herriko 27 herritara, bai eta Londresera zein Parisera ere.
ZORTZI IKUS-ENTZUNEZKO ORDU ETA ERDI INGURUAN Emanaldi bakoitzean zortzi ikus-entzunezko eskainiko dira, 2011ean eta 2010ean ekoitzitakoak. Aurreko edizioetan bezala, honetan ere ibilbide luzeko egileak eta egile berrien lanak ezagutarazteko ahalegina egin dugu: Jon Garaño, Gregorio Muro, Maialen Sarasua, Joseba Uberuaga, Paul Urkijo, David Zabala eta Xoxe Díaz. Bestetik, 60.hamarkadan Franco garaian Gotzon Elortzak 16mm-tan grabatutako Aberria dokumental interesgarria ikusteko aukera izango dugu. Bestela ere, askotariko aukera egiteko arreta berezia jarri da, eta horrela, formatu, estilo eta izaera oso ezberdineko piezek osatzen dute emanaldia: fikziozko lau lan, animaziozko bi, dokumental bat eta bideoklip bat. Egile zein ikus-entzuleentzat, LABURBIRA paregabeko aukera da euskarazko produkzioa ezagutarazteko, eskaintza herri askotara zabalduz. Herriotako asko txikiak izanik, gutxitan izaten dute zinema bertan eskaintzeko aukera. Gainera, egileak eta ikusleak elkarrengana hurbiltzeko asmoz, zenbait saiotan solasaldia egingo da egileekin, proiekzioaren ondoren. Batzuek zein besteek biziki eskertzen dute iritzi-trukerako aukera hori, normalean oso aberasgarria suertatzen da eta.
![]() |