Gasteizek ongi etorri beroa eman zien Euskal Herri osoko mintzapraktika taldeei
Arabako eta EAEko hiriburuak besoak zabalik hartu zituen atzokoan Euskal Herriko bazter guztietatik Mintza Eguna ospatzera bertaratu ziren mintzalagun, berbalagun, mintzakide eta abarrak eta, eguraldiak eguna hondatuko zuen beldurra baldin bazegoen ere, azkenena egun-pasa gozoa egin ahal izan zuten mintzapraktika egitasmoetako partaideek, hori bai, aterkia beti prest, badaezpada ere.
Guztira 260 lagunek eman zuten izena Mintza Eguneko bazkarirako, baina bazkalorduaren aurretik, eta batez ere bazkalostean, zerrenda horretan ez zeuden asko ere hurbildu ziren, jakinminak bultzatuta, eta bat egin zuten Topaguneak eta Gasteizko GEU Elkarteak Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren zein Gasteizko Udalaren laguntzaz antolatutako ospakizunarekin.
Egitarau xumea 11:00etan hasi zen, Matxete plazan. Bertan ongietorria egin zitzaien bertaratutakoei eta, noski, hamaiketakoa ere eskaini zitzaien (ohitura onak ez dira galdu behar!). Ostean, ibilaldi gidatua Gasteizko txokorik ezkutuenak eta pasadizorik sekretuenak ezagutzeko, eta inguruko asko erakarri zituen Kalejira ere egin zen Landatxoraino.
Landatxon bazkari gozoa hartu eta gero, Mintza Eguneko unerik hunkigarriena iritsi zen: mintzapraktika egitasmoetan nabarmendu diren lagunei urtero egiten zaien omenalditxoa, hain zuzen ere. Sei lagunek jaso dute aurten mintzalagunen saria:
Izen- Deiturak
Arrazoiak
Sergio Ampudia (Gasteiz)
Egitasmoaren aurreneko urtean mintzalagun gisa hurbildu bazen ere, aurten beste talde bateko Mintzalaguntzaile izateko urratsa eman du, eta gainera, aurreneko taldeko partaide izaten ere jarraitzen du. Horrez gain, iniziatiba handiko taldekidea da bi taldeetan eta Gasteizko Mintzalagunak antolaturiko ia ekintza guztietan hartu du parte, jarrera ezin hobearekin
Maider Irizar (Gasteiz)
Zoritxarrez, Gasteizen Mintzalaguntzaileak egitasmora hurbiltzea hain erraza ez denez, bi taldetan Mintzalaguntzaile izateko ardura hartzeari txalogarria deritzogu. Gainera, bere jarrera ere aparta da aholkuak edota bestelako kontuak dinamizatzaileei helarazterakoan.
Kontxa Laspiur (Eibar)
Arrazoiak....80 udaberri baino gehiago dituztela bakoitzak eta hasieratik Berbetan proiektuan parte hartu izan dutela, gutxi balitz ...ez ordu betez ! 2 ordu dedikatzen dotze!!!!
Puri Perez (Eibar)
Azpimarragarria da ere, Puri euskaltegira joaten dela oraindik bere euskara hobetzeko eta Kontxa bere garaian maistra izandakua, bere lanbidea jorratzen duela taldekideen artean.
Ndiomba Ndong (Lea-Artibai)
Senegaldarra, Iñaki Arregi bere laguntzailearen bitartez hartu duen euskara maila harrigarria da. nahiz eta gaur egun Lekeition bizi, Markinako taldearekin jarraitzen du. Euskaldun askorekin du harremana
Germma Verdaguer (Txorierri)
Gemma Verdaguer da. Gemma katalana da jaiotzez, Terrassakoa, eta Sondikara 1996. urtean etorri zen bizitzera "Badakizue, maitasun kontuak!" diosku. Hala ere, txikitatik izan du harremana Euskal Herriarekin, amama Hondarribikoa baitu.
Gemma aurten hasi da Txorierriko Berbalagunen eta mila saltsatan hartu du parte dagoeneko. Astero-astero bi taldetan elkartzen da, talde batean goizez eta bestean arratsaldez! Nahiz eta euskaraz berba egiterakoan apur bat kostatu, masaje ikastaroan bera izan dugu irakasle, euskaldunberrien lotsak eta konplejoak albo batera utziz. Hori gutxi ez balitz, Gemma beti dago laguntzeko prest eta ideiak eta proposamenak ematen eta Berbalgunen propaganda egiten euskaltegiko bere ikaskideen artean (hilero berbalgun berri bat ekartzen du ia-ia!).
Saritutakoek jasotako txalo-zaparradaren ostean, Erdizka Lauetan taldeak jotzeari ekin zion, eta erromeria ezin koloretsuagoak bazkaria arintzen lagundu zien askori. Eguneko egitarau ofiziala erromeriarekin amaitu bazen ere, entzun dugu batzuek behintzat gaueko ordu txikietan bukatu zutela jaia. Jakina da eta: mintzalagun onekin, orduak labur!
Maiatzaren 23an Topaguneko Mintzapraktika sailetik Aratz mendian prestatu genuen ibilbidea zoragarria izan zen. Aurreko egunetan larunbaterako zaparradak iragarri zituzten arren, ez ginen busti azkenean. Honela, Getxo, Barakaldo, Sakana, Donostia eta Iruñerriko 25 berbalagun, mintzalagun eta mintzakide hurbildu ginen Araiara goizeko hamarrak aldera.
Igoera nahiko lasaia izan zen eta inork ez zuen arazorik izan ibilbidea egiteko. Giro egunean joan zen eguna eta pote bat hartzeko aukera ere izan genuen Araian.
Laugarrenez ospatuko da Mintza Eguna aurten, non eta Gasteizen. Mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen duten milaka lagunei eskainitako eguna da, uda aurretik Topaguneak eta Gasteizko Mintzalagunak antolatzen duen bilkura handia, Euskal Herri osoko Mintzalagun, Berbalagun, Solaskide, Mintzakideak elkartzeko eguna.
Ekainaren 6an Gasteiz mingainak dantzatzen jarriko ditugu eta Euskal Herriko mingain dantzazaleak gonbidatuak daude.
Â
Egitaraua:
Egun pasa ederra, Arabako hiriburuko txokoak eta historia hobeto ezagutzeko, eta mingainak dantzan ere jartzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Hona hemen egitarau zehatza:
11:00etan Ongi etorria eta hamaiketakoa Matxete plazan 12:00etan Ibilaldi gidatua, Gasteiz ezagutzen. 13:30etan Kalejira Alde Zaharretik Landatxoraino. 14:00ean Bazkaria Landatxon. 15:30ean Sari banaketa. 16:00etan Erromeria Erdizka Lauetan taldeak gidatua.
Â
Â
Bazkalostean: Sari banaketa.
Aurten ere, laugarrenez, mintzapraktika egitasmoen bilakaeran parte hartze eta garrantzia berezia izan duten hainbat erakunde eta lagun sarituko ditugu.
Ondoren, jakina, kantuan, dantzan eta, nola ez, mintzapraktikan ere aritzeko aukera egongo da, Erdizka Lauetan taldearekin.
Â
Â
Zer da Mintza Eguna?
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatutako jaia da. Euskara Elkarteek herrietako euskaltegiekin eta euskalgintzako beste zenbait eragilerekin batera bultzatzen dituzten mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen duten berbalagun, mintzakide, mintzalagun, solaskide guztiek elkar ezagutu eta egun pasa ederra egiteko parada dute bertan.
Mintzapraktika mugimenduaren tamaina ezagutzera emateaz gain, herrietako taldeetan parte hartzen duten euskaldunontzako bilgune goxoa eskainiko du laugarren Mintza Egunak.
Zertarako Mintza Eguna?
Asko gara herriz-herri, eskualdez-eskualde, Euskal Herri osoan zehar astero astero biltzen garen lagunak, euskaraz hitz egin eta harreman sare berriak sortzeko asmoarekin. Urte osoan zehar gure herri edo eskualdeko lagunekin dugun harremanetik harantzago, urtean behin bilkura handi bat egitea da gure helburua, komunitate handi batetako partaide garela ikusteko, gainontzeko herrietako euskaldunekin harreman berriak egiteko eta mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen ez duten euskaldunak mugimendu honetara batu daitezen animatzeko.
Aurten Gasteiz ezagutzeko parada izango dute Mintza Egunera hurbiltzen diren lagunek, Gasteizeko euskaldunekin egun pasa egin eta jai giroan eguna pasatzekoa.
Â
Â
Parte hartu nahi?
Bazkarian parte hartu nahi izanez gero zure inguruko mintzapraktika programako dinamizatzailearengana jo dezakezu, bestela gurekin harremana hartu eta behar duzun informazioa erraztuko dizugu.
Topaguneak eta Eusko Jaurlartzak hitzarmena sinatu dute mintzapraktika programak sustatzeko
DONOSTIA, 2008/19/13.- Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hitzarmena sinatu dute gaur Donostian, mintzapraktika egitasmoak indartzeko, hedatzeko eta diruz laguntzeko asmoarekin. Hitzarmen horren baitan, Jaurlaritzak 72.776 euroko diru laguntza emango dio Topaguneari xede hori aurrera eramateko.
Hitzarmenak lau lan-ildo nagusi garatzeko aukera eman dio Topaguneari: •   Mintzapraktika abiarazteko sustapen lanak: Txorierri eskualde osora zabaltzeko egitasmoa, Ezkerraldea (Santurtzi), Lizarraldea eta Arabar Errioxa. •   Mintzapraktika programak egonkortzea: Gasteiz —200 lagunetik gora ari dira Gasteizko Mintzalaguna programan parte hartzen— eta Sakana. •   Ohiko programen garapena: Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Getxo, Mahatserria, Donostia, Eibar, Arrasate, Bergara, Elgoibar, Hernani, Iruñerria eta Irunen. •   Mintzapraktika programen hobekuntza eta garapenerako urratsak:
Mintza Egunaren hirugarren edizioa, Getxon ekainean egin zena, 250 lagun baino gehiagoren partaidetzarekin.
Aldaera berriak: guraso-laguna esperientzia hedatzea, unibertsitario-laguna, e-mintzapraktika, etorkinentzako mintzapraktika, tokiko hizkera…
Formazioa eta prestakuntza saioak
Komunikazioa: aurten lehenengoz izen-emate kanpaina bateratua egin da, urriaren 15era arte zabalik dagoena. Euskarri bateratuak sortzea eta erabiltzea, on line bidezko zabalkundea…
Mintzapraktika egitasmoen neurketa eta ebaluazioa.
Lan-ildo horietako batzuetan beste zenbait eragilerekin izandako elkarlana azpimarratu da, bereziki Topagunea eta AEKren artean dagoen harremana aipatuz. Tokian tokiko egitasmoen kudeaketan eta sustapenean euskara elkarte zein euskaltegiek parte hartzen dutela gogoratu da.
Hala Hizkuntz Politikarako Sailburuordeak, Patxi Baztarrikak, nola Topagunearen Zuzendariak, Jasone Mendizabalek, azpimarratu egin dute mintzapraktika egitasmoek erabilera sustatzeko baliabide gisa duten garrantzia. Gaur egun, 2.500 mintzalagunetik gora ari dira 48 herritan, 450 mintzataldetan banatuta. Baztarrikak esan duenez, “gure esperantza eta asmoa da etorkizunean askoz ere gehiago izatea jauzia egiten dutenakâ€.
Jasone Mendizabalek, era berean, elkarlanaren garrantzia goraipatu du. “Erakundeen eta euskara elkarteen arteko elkarlanak asko erraztu digu mintzapraktika egitasmoak garatzeko prozesua, eta espero dezagun elkarlan horrek etorkizunean ere jarraitzeaâ€.