livemarks
Euskararen erabileraren garrantzia azpimarratu dute mintzapraktika egitasmoei buruzko jardunaldietan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak, AEK-k eta IKAk antolatutako "Mintzapraktika egitasmoak: Erabilera lantzeko tresna eraginkorrak" jardunaldiak izan dira gaur, Durangon... Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak, AEK-k eta IKAk antolatutako "Mintzapraktika egitasmoak: Erabilera lantzeko tresna eraginkorrak" jardunaldiak izan dira gaur, Durangon.

Bertan, antolatzaileak euskararen ezagutza eta erabileraren arteko “amildegia” kezkatuta azaldu dira. Mintzalaguna proiektuek euskaraz norekin aritzeko zailtasunak dituzten euskara ikasleak ohiko hiztunekin harremanetan jartzen dituzte.

“Euskaldunon sarea ehundu eta zabaltzen doa”, azaldu du Topagunea Euskara Elkarteen Federazioko zuzendari Jasone Mendizabalek.

AEK-ko koordinatzaile Mertxe Mujikak euskaltegiko ikasleak “euskaldun konpetenteak” izateko prozesuan mintzapraktika egitasmoak “estrategikotzat” jo ditu.

IKAko Arturo Kanpioneko zuzendari Sagrario Alemanek, azkenik, Iruñean “euskaldunak identifikatzeko garrantzia” aintzatetsi die egitasmooi.

“Ikasleak, urte batzuk barru, euskaltegira bueltatuko ez direla ziurtatzeaz gain, gune euskaldunak sortzen ditu Mintzakide egitasmoak”, adierazi du. "Mintzapraktika egitasmoak: Erabilera lantzeko tresna eraginkorrak" izenburuko jardunaldiek ehunetik gora lagun bildu dituzte.

Parte-hartzaileei dagokiela, heren bat euskaltegiko langileak izan dira (parte-hartzaile guztien laurdena AEK eta IKA euskaltegietatik etorritakoek osatu dute).

Administrazioko zenbait langile ere jardunaldietara gerturatu da (euskara teknikariak eta Eusko Jaurlaritzako beharginak, batik bat).

Azkenik, Euskara Elkarteetako langile eta bazkideak parte-hartzaile guztien herena izan dira.

Hortaz, mintzapraktika egitasmoek oinarri dituzten hiru zutabeetako ordezkariak bildu dituzte jardunaldiek: tokian tokiko Euskara Elkarteak (herriko euskaldunak biltzeko ardura dutenak), euskaltegiak (ikasleak egitasmoetara erakarri egiten dituztenak) eta Administrazioa (proiektuen finantzazioa bermatzen duena).
 

Iruzkin bat idatzi


Seguritate kodeak
Freskatu

 
Euskara Elkarteen Federazioa
Kontaktua | Mapa Web | Pribatutasun oharra

essay writing