Mingainak eta euritakoak dantzan bigarren Mintza Egunean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Eguraldiak lagundu ez arren, giro polita egon zen Donostian Mintza Egunaren bigarren edizioan. Berrehun bat lagun hurbildu ziren Topaguneak eta Bagera Euskara Elkarteak antolatutako jaira, Euskal Herriko punta guztietatik: Santurtzi, Ordizia, Hernani, Lasarte, Santutxu, Getxo, Gernika, Txorierri, Bergara, Arrasate, Iruñerria, Sestao, Arratia, Enkarterriak… denetarik egon zen mintzapraktika egitasmoen jaian. Egitaraua 11:30ak aldera hasi zen, aurreikusita zegoen bezala, Boulevardeko kioskoan. Hernaniko bertso eskolako Amaia Otxotorenak eta Asier Azpirozek ongi etorria eman zieten euritik babesteko kioskopean bildutako jendetzari. Ondoren, Bagera elkarteko Ander Usabiagaren gidaritzapean, euritako eta mingain dantza hasi dzen Donostiako alde zaharrean zehar: Sarriegi plaza eta Bretxa, San Bizente kalea, Konstituzio plaza… bertako txokoen historiako paasdizoen berri eman zuen Anderrek, tartean Arrano Beltza elkarteak eskainitako hamaiketakoa eta guzti.
Ordu biak aldera, bazkarirako ordua iritsi zen, eta horretarako Konstituzio plazan bildu ziren bertaratutakoak. Eguraldia baretu ahala, berotuz eta alaituz joan zen, eta jendea kantutan eta irrintzika ibili zen bazkaldu bitartean. Kafearen ostean, omenalditxoa egin zitzaien mintzapraktika programetan ibilitako hainbat lagun eta erakunderi. Hurrenez hurren, hauek izan ziren omendutakoak: • Nekane Duran: ikasle moduan aritu da urteetan Donostiako ‘Mintzalaguna’ programan, eta orain bera hasi da beste ikasle batzuei laguntzen. • Rocio Luces: Getxoko Egizu egitasmoko teknikaria da. Sortzez Uruguaitarra da, eta euskara han ikasi zuen. • Alberto Anton: Santutxuko Asapala euskara elkartean bi urtez ibili da Alberto laguntzaile, eta gaixorasun baten ondorioz, aurten hil da. Asapalao kide batek jaso du saria bere familiari helarazteko. • Jesus Mari Aragon: Iruñeko Mintzakide proiektuan hasiera-hasieratik. Tuteran bizi bada ere, larunbatero-larunbatero joaten da Iruñera bere mintzakideekin egoteko. • Mintzalaguna proiektuaren sortzaileak: ideia eduki eta aurrera eramateko ausardia izategatik. • Arrasateko Zahar Berri egitasmoa: aurten hamar urte bete dituelako. Omendu bakoitzak Mintza Egunaren logoa daraman zilarrezko ‘pin’ bana jaso zuen, eta denek ere hunkituta eskertu zuten saria. Sari banaketaren ostean, kafea eta kopa hartu zuten Konstituzio plazan bildutakoek, eta ostean musika, dantza eta kanturako tartea egon zen.
 

Iruzkin bat idatzi


Seguritate kodeak
Freskatu

 
Euskara Elkarteen Federazioa
Kontaktua | Mapa Web | Pribatutasun oharra

essay writing