| Mintza Egunaren bosgarren edizioa, ekainaren 6an Arrasaten |
|
|
|
|
Arrasateko Udalean egindako prentsaurrekoan, TOPAGUNEAk, ZaharBerrik eta Arrasateko Udalak berak Mintza Egunaren VI. edizioa aurkeztu dute gaur.
Mintza Egunera gerturatzen direnek Arrasteko txokoak eta historia hobeto ezagutzeko aukera izango dute, “eta baita mingainak dantzan jartzeko ere”. Jaialdia goizeko 11:00etan hasiko da, Biteri Plazan egingo den ongietorria eta hamaiketakoaz. 12:00etan ibilaldi gidatua egingo dute bertaratutakoek tokiko berezitasunak ezagutzeko, eta 13:30etan kalejiraren txanda izango da. Arratsaldeko 16:00retan jaialdia bere azken txanpan sartuko da, Kataia taldeak erromeria eskainiko baitu. Esan beharra dago honako hau Mintza Egunaren berritasun nagusia izango dela, Markina eta Bergaran bizi eta euskaraz abesten duten senegaldar eta ganbiarrek osatzen baitute Kataia. Aranaren esan “arratsaldeko 18:00ak aldera espero dugu jaialdiari amaiera ematea”.
|