| Mintzapraktika egitasmoei buruzko jardunaldiak Durangon izango dira, azaroaren 10ean |
|
|
|
|
"Mintzapraktika egitasmoak: Erabilera lantzeko tresna eraginkorrak" izenburupean, Durangoko Landako Elkartegian programa horiek aztertuko dira, azaroaren 10ean. Izen-emat...
"Mintzapraktika egitasmoak: Erabilera lantzeko tresna eraginkorrak" izenburupean, Durangoko Landako Elkartegian programa horiek aztertuko dira, azaroaren 10ean. Izen-emateko epea, berriz, azaroaren 3an amaituko da. Euskararen erabileran eragin, euskaldun berriak euskaraz egiteko gune nahiz lagunak bilatu, eta euskaldunon sarea handitu zein ehuntzeko mintzapraktika egitasmoak aztertzea dute helburu jardunaldiok. Zenbait izen izan arren, helburu eta metodologia bertsuak dituztenez, egitasmo guzti horien ordezkari eta parte-hartzaileak elkartuko dira Durangon. Matrikulak 35 euro balio du. Topagunea Euskara Elkarteen Federazioko, AEK-ko nahiz IKAko kideentzako prezioa 30 eurokoa da. Bazkaria Durangoko Plateruenean Kafe Antzokian izango da eta 13 euro balio du. Informazio gehiago, Euskaldun berriak atalean (web orri honetan bertan). Izena emateko eta gainerako argibideetarako, 94.475.16.18 telefonora edo bizkaia@topagunea.com helbidera jo dezakezue. |