Nafarroako elkarteak: lehentasunak eta elkarlana PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Irailaren 23, 28 eta 30ean bilkura bereziak burutu genituen Nafarroako Euskara Elkarteen artean. Lehenengo bi saioek hitzaldi tankera hartu zuten eta hirugarrenean zintzo aritu ginen lanean... Irailaren 23, 28 eta 30ean bilkura bereziak burutu genituen Nafarroako Euskara Elkarteen artean. Lehenengo bi saioek hitzaldi tankera hartu zuten eta hirugarrenean zintzo aritu ginen lanean. Azkenengo Topaberrin agertu den bezala, irailaren 23an Iñaki Arrutirekin (Lasarte-Oriako udal euskara teknikaria) solasaldia izan genuen “Euskara elkarteen lan eremua eta funtzio banaketa” izenburupean.

28an Joxemari Muxikarekin (Topaguneako lehendakaria) “Euskara elkarteen izaera, ezaugarriak, egitura egokia eta transmisioa”-ren inguruan hitz egiten aritu ginen.

Irailaren 30ean, elkarteak zonaldeka bildu eta lehentasun eta elkarlanaren inguruan aritu ginen hizketan.

Gai honek, hausnarketa sakonagoa behar zuela erabaki genuen eta etxeko lanekin alde egin genuen guztiok. Etxeko lanekin bai baina, pozik, elkarlanerako eta sinergiak biltzeko aurreneko urratsak eman genituela pentsatuaz eta nolabait, bide honek gure elkarteei etekina ekarriko dielakoan. Guztira 13 elkartetako 24 kide aritu ginen eta urtarrilean, etxeko lanak egin ostean, berriz ere biltzeko erabakia hartu genuen.
 
 
Euskara Elkarteen Federazioa
Kontaktua | Mapa Web | Pribatutasun oharra

essay writing