| UDAGOIENEKO OSTERA 2011 > Etxe + Lorelei |
|
|
|
|
GETXOKO ANDRES ISASI MUSIKA ESKOLA Azaroaren 26an, zapatua, 22:00etan Sarrera: 8€ SARREREN SALMENTA: BBKren orotariko kutxazainetan eta aretoan bertan
Etxe kantariaren bigarren diskoak (Heldu eskutik) gure arreta harrapatu nahi du. Eskua luzatzen digu, gurekin egin nahi du bidaia. Norberak bestearen beharra nola sentitzen dugun adierazten digu. Horregatik, Etxe kantariak Heldu eskutik diskoa utzi digu esku artean. 2009ko uztaila, abuztua eta irailean zehar grabatu, nahastu eta masterizatu da Berrizko Estoldetan estudioan. Jon Olabarriaga izan da soinu teknikaria eta ekoizpen lanak Iñaki Elortzaren eta Etxeren artean egin dituzte. Bi laguntzaile ospetsu izan ditu diskoak: alde batetik, Roberto Mosok (Zarama) “Ametsak betetzen” abestian abestu du eta, bestetik, Anje Duhaldek “Lurralde bakarra” abestian ahotsak sartu ditu.
<< |