| UDAGOIENEKO OSTERA 2011 > Katamalo |
|
|
|
|
SARRERAK AGORTUTA! 2009ko azaroan Durangoko Plateruena kafe antzokian eskaini zuten azken kontzertutik sarritan zirikatu dituzte Katamalo atondu zutenak ahaire haiek berriz taularatu zitzaten. Katamalo taldeko sortzaileak beste hainbat egitasmotan buru belarri aritu direlarik, orain arte ezinezkoa izan zaie emanaldirik ganoraz prestatzea. Azaroko biratxo honetan orduko doinuak zein berriak, orduko berbak zein hobeto pentsatutakoak konpartituko dituzte bihotz bakartien klubera hurreratzen direnekin, esker ona kantuen bidez adieraztea baino gauza ederragorik ez dagoelakoan.
BILBOKO KAFE ANTZOKIA Azaroaren 10ean, eguena, 21:30ean
<< |