| UDAGOIENEKO OSTERA 2011 > Mikel Urdangarin |
|
|
|
|
"Zubia", bere azken diskoak,badu zerikusia aurrekoarekin, baina era berean, erabat desberdina. Bi diskoak daude ibai beraren alde banatara, baina behin zubia igarota ikusten dugun paisaia erabat bestelakoa da. "Zubia", ez da hainbeste istorioak kontatzen dituen diskoa. Istorioak baino, bertan areago daude sentsazioak, sentimenduak, egoera animikoak. "Zubia" hura gurutzatzera sekula ausartu ez ginen zubi hura da eta, behin igarota, betiko aldatuko gaituen zubia. Edadean sartuta haurtzaroko tokietara itzultzen garenean igaroko dugun zubi zaharra, horixe ere bai.
Kirmen Uribe
BALMASEDAKO KLARET ANTZOKIA Azaroaren 18an, barikua, 20:30ean Sarrera: 8€
SARREREN SALMENTA: BBKren orotariko kutxazainetan eta aretoan bertan << |