livemarks
Prestakuntza
JARDUNALDIAK: Jolasa baino gehiago PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatu duen “Jolasa baino gehiago” jardunaldira gonbidatu nahi zaitugu.

 

JARDUNALDIAK: Jolasa baino gehiagoXXI. mendeko Euskaldunon Elkarteen haur eta gazte esparruaren markoa definitzea du helburu jardunaldiak. Alde batetik, Euskaldunon Elkarteen aisialdi jardueren ezaugarri komunak definitzeko beharra daukagulako. Eta bestetik, gure aisialdiko jardueren bitartez eraginkorragoak izateko.

Haur eta gazte arloa zergatik, zertarako eta nola landu beharko litzateke? Zeintzuk dira gazteen partehartzerako aukerak euskaldunon elkarteetan? Galdera horiei eta beste batzuei erantzun nahi die, Otsailaren 2an eta 3an, Durangoko Landako Elkartegian antolatu dugun jardunaldiak (programa atxikiturik).

Horretarako, erakunde eta elkarte ezberdinetako hizlariak, martxan dauden esperientzia arrakastatsuak eta aurrera begirako estrategiak bilduko ditugu. Gurekin izango dira besteak beste arloa lantzen duten hainbat Euskaldunon Elkarte, Sorguneak taldeko kideak, Bertsozale Elkartea, EHZ Euskal Herria Zuzenean eta Irrien Lagunak proiektuko kideak.

Topagunetik, parte hartzera animatu nahi zaitugu!

OHARRAK:

* Sarrera doan izango da.

* Jardunaldian parte hartzeko, izen-emate fitxa bete behar duzu Urtarrilaren 27a baino lehen.

 
Hitzaldia: aseguruak eta lan arriskuen prebentzioa PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Topaguneak aseguruen inguruko eta lan arriskuen prebentzioa legearen inguruko bi hitzaldi antolatu ditu:

Noiz: Urriaren 6an, osteguna

Non: Matienako Kultur Etxean

Ordua: 9:30etatik 11:30etara aseguruen gaia

              12:00etatik 14:00etara lan arriskuen prebentzioaren gaia

Helburuak:

1.- Aseguruen inguruko hitzaldiaren helburua honakoak argitzea izango da:

- Erantzukizun zibileko aseguru bat zer den eta zer estaltzen duen

- Istripu asegurua zer den eta zer estaltzen duen

- Gureak bezalako elkarteek zein aseguru mota izan behar duten gutxieneko erantzukizunak aseguratuta edukitzeko.

- Zalantzak argitzea eta galderei erantzutea

2.- Lan arriskuen prebentzioaren legearen hitzaldiaren helburua honakoa argitzea izango da:

- Legeak esaten duenaren arabera zeintzuk diren elkarte batek lan arriskuen prebentzioaren eta osasun azterketen inguruan bete beharreko gutxienekoak

- Zelan egin daitekeen lan arriskuen prebentzio plan bat eta ze medio dauden horretarako

- Zalantzak argitzea eta galderei erantzutea

Emaleak:

1.- Aseguruen inguruko hitzaldia: Mikel Lasa aseguru etxeko teknikari bat (gazteleraz izango da)

2.- Lan arriskuen prebentzioaren inguruko hitzaldia: Mutualia mutuako teknikari bat

Izena emateko urriaren 3a baino lehen:

Bidali mezu bat Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera honako datuekin:

Izena eta bi abizen

Elkartearen izena

Telefono zenbakia

Helbide elektronikoa

Edo deitu 94 621 41 15 telefonora eta galdetu Aitziber Urizarrengatik

 
esku era jardunaldietako bideoak, sarean PDF fitxategia Inprimatu E-posta

esku era jardunaldietako hitzaldi eta mahai inguruetako bideoak sarean daude jadanik. Euskara elkarteak, sormenez ekin azpi-izenarekin antolatutako jardunaldiak urtarrilaren 23 eta 24an antolatu zituen Topaguneak Bilborock aretoan eta euskara elkarteak eta sormena izan ziren bertan aztergai, ikuspuntu ezberdinetatik aztertuta.

Bideo guztiak webgune honetan bertan ikusi daitezke eta euskaltubetik ere deskargatzeko modua dago.

 

Karmen IrizarHizlaria: Karmen Irizar

Izenburua: Sentitu, pentsatu, egin

 

 

Andoni EizagirreHizlaria: Andoni Eizagirre

Izenburua: Euskara elkarteak, komunitatea mugimenduan

 

 

Julen ArexolaleibaHizlaria: Julen Arexolaleiba

Izenburua: Subordinazioaren kontra, euskara elkarteetatik

 

 

garaion Hizlariak: GaraiOn NaturArtea

Izenburua: Sorkuntzaz

 

 

Iñaki DorronsoroHizlaria: Iñaki Dorronsoro

Izenburua: Sormena eta antolakuntza

 

 

Ixiar GarciaHizlaria: Ixiar Garcia

Izenburua: Funky Projects

 

 

Gorka JulioHizlaria: Gorka Julio

Izenburua: Ziberekintzaileak gara, eta zu?

 

 

Mahai inguruaHizlariak: Koldo Tapia, Jone Miren Hernandez, Xabier Monasterio eta Josu Landa

Izenburua: Sormen biziz kultura (mahai ingurua)

 

 

Gotzon Barandiaran eta Igor ElortzaHizlariak: Igor Elortza eta Gotzon Barandiaran

Izenburua: Sortu, jaso, zabal zazu. Kulturgintzaz

 

 

 
e2i jardunaldien inguruko informazioa sarean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
 Azaroaren 23an Donostiako Miramon Parke Teknologikoan izandako jardunaldien inguruko informazioa www.e2ibilian.org gunean aurkitu daiteke. 
 
Irabazi asmorik gabeko entitateen fiskalitatea ikastaroa PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Maiatzaren 11an eta 18an Topaguneak Irabazi asmorik gabeko entitateen fiskalitatea izeneko ikastaroa antolatu du. IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: maiatzaren 8a, asteartea. ORDUTEGIA: Goizeko 9:30etat...
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria 1 Zenbatetik 2
 
Euskara Elkarteen Federazioa
Kontaktua | Mapa Web | Pribatutasun oharra

essay writing