Prestakuntza
Datu Babeserako Legea elkarteen esparruan PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Datuen babeserako legea elkarteen esparruan

 

Izen ematea irailaren 16a arte luzatu da.

Elkarteetan eguneroko jarduerarekin lotuak hainbat dira eskuartean erabiltzen ditugun pertsonen datuak bai eta argazki edo irudiak ere. Sarri hauek erabiltzerakoan zalantzak edo kezkak sortzen zaizkigu; egokia ote da  datuei ematen diegun erabilpena? legeak markatzen dituen arauak betetzen ditugu?

Datu babeserako legea ezagutzeko eta legeak ezartzen dituen betebehar eta eskubideekiko kontzientzia hartzeko, Topaguneak bereziki bazkideentzako formazio saioa antolatu du.

Ikastaroa Bilbon izango da eta bi saiotan banatuko da programazioa:

1go saioa:  irailaren 23an, legearen gaineko formazio orokorra (9:30-14:00 bitartean)

2. saioa: esparruen araberako formazio espezifikoa

Irailak 29an, legearen aplikazioa aisialdi antolatuaren esparruan (9:30-12:00 bitartean)

Irailak 30ean, legearen aplikazioa tokiko hedabideen esparruan (9:30- 12:00 bitartean)

Parte hartzeko plazak mugatuak dira. . Matrikula prezioa 20€koa da. Ikastaroa gazteleraz izango da.

Izen ematea zabalikirailarene 1Datu babesen legea elkarteen esparruan6a bitartean:

Topagunearen 30350014680140027927 kontuan 20€ sartu eta kontzeptu moduan adierazi: izena eta lehengo abizena eta LOPD.

Interesa edukiz gero deitu edo idatzai Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu   946215805

 

 
Prestakuntza beharren diagnosia PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Prestakuntza beharren diagnosiaPrestakuntza Planak erakundeen kualifikazioa eta langileen garapenera bideratutako estrategia garatzen laguntzen du. Topagunearen eta Euskara Elkarteen Mugimenduaren prestakuntza beharrak identifikatu eta ekintza plana diseinatzeko prozesua abian jarri genuen 2010eko udaberrian. Udan, uztailaren 22an prozesua amaitutzat eman eta zuzeneko aurkezpena emana genuen bertaratu ziren bazkideentzat. Udazkena gerturatzen ari zaigula  prozesu horren ondorio txostena  aurkeztu nahi dizuegu.

Prestakuntza beharren diagnosiak identifikatu dituen ildoetatik irudikatuko  dugu aurrerantzean federazioaren eta mugimenduaren formazioa.

 
Datu babeserako legea elkarteen esparruan PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Elkarteetan eguneroko jarduerarekin lotuak hainbat dira eskuartean erabiltzen ditugun pertsonen datuak bai eta argazki edo irudiakDatu babeserako legea elkarteen esparruan ere. Sarri hauek erabiltzerakoan zalantzak edo kezkak sortzen zaizkigu; egokia ote da  datuei ematen diegun erabilpena? legeak markatzen dituen arauak betetzen ditugu?

Datu babeserako legea ezagutzeko eta legeak ezartzen dituen betebehar eta eskubideekiko kontzientzia hartzeko, Topaguneak bereziki bazkideentzako formazio saioa antolatu du.

Ikastaroa Bilbon izango da eta bi saiotan banatuko da programazioa:

1go saioa:  irailaren 23an, legearen gaineko formazio orokorra (9:30-14:00 bitartean)

2. saioa: esparruen araberako formazio espezifikoa

Irailak 29an, legearen aplikazioa aisialdi antolatuaren esparruan (9:30-12:00 bitartean)

Irailak 30ean, legearen aplikazioa tokiko hedabideen esparruan (9:30- 12:00 bitartean)

Parte hartzeko plazak mugatuak dira. Izen ematea zabalik dago gaurtik eta irailaren 6a bitartean. Matrikula prezioa 20€koa da. Ikastaroa gazteleraz izango da.

Interesa edukiz gero deitu edo idatzai Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu   946215805

 

 

 

 

 

 
Prestakuntza beharren diagnosiaren aurkezpena PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Prestakuntza planak erakundeen kualifikazioa eta pertsonen garapenera bideraturako estrategia gauzatzen laguntzen duten kudeaketa tresnak dira. Zentzu honetan Topagunearen kezka nagusietako bat da Federazioaren eta Euskara Elkarte bazkideen gaitasun eta konpetentziak garatzen lagunduko dion proiektua aurrera eramatea.

Asmo horrekin eta kasuaren aniztasuna eta berezitasunak kontuan izanda, prestakuntza beharren identifikaziorako  prozesua jarri genuen martxan INCRESS Prestakuntza beharren diagnosiaren aurkezpenaaholkularitza zerbitzuaren laguntzarekin.

Prozesuaren helburu nagusia Topagunea beraren eta Federazioaren baitan biltzen diren elkartetako prestakuntza beharrak identifikatzea eta behar horiek asetzeko formazio ekintza plana diseinatu eta garatzea.

Asmo honekin lanean hasi ginen 2010eko urtarrilean. Prestakuntza beharren identifikaziorako prozesuak urrats ezberdinak izan ditu. Horietariko batzuetan elkarteok zuzeneko parte hartzea izan duzue.
 
Azterlana amaitutzat ematen dugu eta alde ezberdinetatik eta saio guztietatik jasotako infomazio guztiarekin dosierra prestatzen ari dira INCRESSen. Azterlanaren eta emaitzaren aurkezpena UZTAILAREN  22an  OSTEGUNA Matienako Kultur Etxean goizeko 10:30etan egingo dugu.  Iraupenari dagokionean, bi ordu  inguruko saioa izango dela aurreikusten dugu.  
 
Mezu honen bitartez aurkezpen saio horretan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, zuen laguntzarekin bideratu den prozesuaren emaitzak ikus ditzazuen.  
 
Mesedez, konfirmatu zuen partehartzea  ondoko helbide edo telefonoan:
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu  / 946215805
 
 
Aldez aurretik mila esker prozesua garatzen laguntzeagatik!
 
Euskara Elkarte Mugimenduaren eta Topagunearen prestakuntza beharren identifikazioa PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Prestakuntza planak erakundeen kualifikazioa eta pertsonen garapenera bideraturako estrategia gauzatzen laguntzen duten kudeaketa tresnak dira. Zentzu honetan Topagunearen kezka nagusietako bat da Federazioaren eta Euskara Elkarte bazkideen gaitasun eta konpetentziak garatzen lagunduko dion proiektua aurrera eramatea.

Asmo horrekin eta kasuaren aniztasuna eta berezitasunak kontuan izanda, prestakuntza beharren identifikaziorako prozesu bat jarri dut martxan INCRESS aholkularitza zerbitzuaren laguntzarekin.

 Prozesuaren helburu nagusia Topagunea beraren eta Federazioaren baitan biltzen diren elkartetako prestakuntza beharrak identifikatzea eta behar horiek asetzeko formazio ekintza plana diseinatu eta garatzea.

Asmo honekin lanean hasi ginen 2010eko urtarrilean. Prestakuntza beharren identifikaziorako prozesuak hiru urrats  ditu: behar orokorren analisia, lan esparruen beharren analisia eta behar zehatzen identifikazioa.  Lehengo bi urratsak eman ditugu eta momentuan behar zehatzen identifikazioa lantzen gabiltza.

Aurreko bi faseetan identifikaturiko prestakuntza beharren kontrastea egiteko on line bidezko galdetegi bat bidaliko zaie bazkideei. Galdetegia oso sinplea da eta momentuan eta minutu pare batean betetzeko moduako.  Adi beraz datozen egunotan edukiko baituzue gaiari buruzko zuen iritzia eta ekarpena egiteko aukera.

Prozesu osoan zehar egindako lanaren ondorioz Topagunea eta Euskara Elkarteen prestakuntza beharren diagnosia izango dugu. Ondoren, behar horiek asetzeko kanpo eta barne prestakuntza ekintzen diseinua egiteari ekingo zaio. Uztailerako, Topagunea eta Euskara Elkarteen prestakuntza beharren diagnosiaren dosierra eta epe ertainera garatu beharreko prestakuntza plana izango ditugu eskuartean. Orduan, bazkideei aurkezteko zaizue.

 Prestakuntza PlanaAldez aurretik mila esker prozesua garatzen laguntzeagatik!

 

 

 

 

 

 



 

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria 2 Zenbatetik 3
 
Euskara Elkarteen Federazioa
Kontaktua | Mapa Web | Pribatutasun oharra

essay writing