|
DANTZA GARAIKIDEA ETA KOREOGRAFIAK
Arloa: Dantza/Gorputz-espresioa |
|
|
* Hiru orduko hiru saio * Hamabost pertsonako taldea * Mikrorako sarrera duen konpaktuak jartzeko aparatua elkartearen esku. Arropa erosoa eramatea gomendatzen da. Dantzarako zapatilla egokiak eduki ezean, kaltzetin potolo pare bat eramatea eskatu Ikastaro bat prestatzean, helburu batzuk lortzea da nire nahia. Baina esperientziak erakutsi dit, tailerra bizirik dagoela, pertsonaz osaturik, eta hauek harritu egiten naute eta dena begirada ezberdin batekin ikus dezadan lortzen dute. Horregatik, beti saiatzen naiz erne egoten eta ikuspuntu zabala izaten, partaideen lana moztu edo murriztu gabe. Antzerkia edo dantza, bizitzako hainbat gauza bezala maitasunez egiten diren ekintzak dira niretzat, eta nik barruan dudan maitasun eta pasio hori jendeari erakusten saiatzen naiz. Norbaiti zerbait iristen bazaio eta antzerkia edo dantza nik sentitzen dudan bezala ulertzen badu, nire lana ez da alferrikakoa izango. |