| Azken egunak Kongresuan izena emateko |
|
|
|
|
Autobusak Debagoienetik eta DebabarrenetikJoan den astean Debagoieneko euskara elkarteek otsailaren 26ko egitarauaren aurkezpena egin zuten. Bertan egon ziren Arrasateko AED eta Txatxilipurdiko, Bergarako Jarduneko eta Aretxabaletako Loramendiko kideak. Denek ere Bilboko ekitaldietan parte hartzeko deialdia egin zieten bai euskara elkarteetako bazkideei eta baita herritar orori ere. Bertan adierazi zutenez, otsailaren 26an Bilboko kongresura joateko autobusa antolatzeko asmoa dute Debagoieneko elkarteek. Nerea Mendizabalen hitzetan, “bailara osoan izena ematen duen jende kopuruaren arabera baldintzatuta egongo da, baina baikorrak gara horretarako”. Debabarreneko elkarteak ere autobusa jartzeko aukera aztertzen ari dira. Interesatuok lehenbailehen adierazi Eibarko ...eta Kitto! (943 20 67 76), Elgoibarko Izarra (943 74 16 26) edo Soraluzeko Pil-pilean elkartean (943 75 13 04) |