| Erakusketa ibiltaria Legazpin |
|
|
|
|
Zingi Zango elkartea 2007 urtean sortutako euskara elkartea da. Hainbat herritarrek sortutako elkartearen lehen ekimena herriko albisteak jasotzen dituen web ataria sortzea izan da eta bertan aurkitu daitezke besteak beste herriaren inguruko hainbat atal, zorion agurretarako tartea edo blog komunitatea. Horrekin batera urtean zehar zenbait kultur ekimen antolatzen dituzte eta Legazpin euskarak herdoillik ez! kanpaina ere ekimen horien arteko bat da. Irailaren 10ean abiatu zuen elkarteak kanpaina eta programa oparoa dute prestatua urriaren 24ra arte. Legazpin izango duzue beraz erakusketa ikusteko aukera hurrengo egunotan eta ondoren Altsasun egongo da urriaren 6tik aurrera.
|