| esku era jardunaldiak egingo dira Bilbon |
|
|
|
|
Urtarrilaren 23 eta 24an Bilbon egingo dira Topaguneak antolatutako esku era jardunaldiak, Bilborock aretoan. Sormena izango da aztergai jardunaldietan, euskara elkarteak ardatz hartuta.
Jardunaldien webgunean aurkitu daitezke egitaraua eta edukiei buruzko xehetasunak, baita izen-ematerako oharrak ere. Urtarrilaren 16an bukatzen da izen-emate epea. Zalantzak argitzeko berriz bulegoa[abildua]topagunea.org helbidera jo daiteke. Urtarrilaren 23 eta 24an jardunaldien jarraipena egingo da webgunean bertan eta hurrengo asteotan edukiak sareratzen joango gara. |