| Euskara Elkarteei omenaldia Nafarroa Oinezen |
|
|
|
|
Joan den igandean Atarrabian egin zen Nafarroa Oinezen Topagunea eta Euskara Elkarteen Mugimendua omendu zuten. Ekitaldian, Nafarroako Topagunearen arduraduna, Oskar Zapata, eta Federazioaren presidentea, Karmen Irizar izan ziren. Hona Oskarrek bertan irakurri zuen mezua.
Oskar Zapata, Nafarroako Topagunearen arduraduna, mezua irakurtzen. Argazkia: Nafarroa Oinez.
Topagunetik biziki eskertu nahi diogu, Nafarroa Oinezeko jendeari gure mugimenduarekin gogoratzea. Ohore handia da, oso handia. Noren eskutik eta Ikastolen mugimendutik, Euskal Herrian hainbat arlotan aitzindari eta eredu izan zareten horiengandik.
Euskaraz bizi nahi dugunon gizarte mugimendu autoeratua osatzea izan dugu xede azken 25 urteotan euskara elkarteen mugimenduan.
Oso momentu berezian heldu zaio Nafarroa Oinezen errekonozimendua Topaguneari eta Euskara Elkarteen Mugimenduari.
Horregatik guztiagatik, eskerrak eman nahi dizkizuegu berriro zuei eta saria Topagunea eta Euskara Elkarteen Mugimendua, herriz herri, auzoz auzo posible egin dugun lagun guztiona dela gogoratu. Euskaldungoa antolatzen jarrai dadin deia egin nahi dugu bukatzeko, bizi-nahiak batzen gaitu eta bizi-nahiak emango dizkigu euskaraz biziko den gizartea antolatzeko tresnak gerora ere. |