| Euskarazko 7 ikus-entzunezko + 1 aurtengo LABURBIRAn |
|
|
|
|
2012koa 9. edizioa izango da eta guztira 85 minutuko emankizuna osatuko duten zortzi lan ikusi ahal izango dira. Zortzi horietako lau fikzio lanak dira, bi animazioak , bat bideo musikala eta beste bat dokumentala. Ikus entzunezko horien artean BENITO ANSOLA BEKAK 2010 egitasmoan saritutako biak daude, IZARREN DISTIRA lehiaketan lehen saria irabazi zuen bideo musikala, duela 50 urte egin zen euskarazko lehen dokumentaletako bat eta pasa den abenduan, Durangoko liburu eta disko azokaren baitako IRUDIENEA gunean erakutsi zen galegoz egindako beste bat, euskaraz azpidatzia. Urtero bezala, aurten ere, aukera izango da emanaldiaren ondoren solasalditxoa antolatzeko horretarako prest dauden zuzendarietako baten parte hartzearekin. Horien emankizuna antolatu nahi duzuenok urtarrilaren 31 arteko epea duzue ( KULTUR ERROTAren epe berbera) eskaera-orria Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera bidaltzeko. Txostena-egitaraua eta eskaera orria www.topagunea.org–n dauzkazue. Animatu, zabalduko euskarazko kultura zuen herrian.
Informazio gehiago: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu ( Manuel) |