| Kongresua: zonalde batzarren datak |
|
|
|
|
Gogoan izango duzuenez, XXI. Mendeko Euskaldunon Elkarteen Kongresuan aurkeztuko den Oinarrizko Azken asteotan elkarteetako 50 kidek osatutako kontraste taldea lanean aritu da euren iruzkin, ekarpen eta gogoetak eginez. Orain, zuen txanda da: azaroan zehar, lehen kontraste honetako ekarpenak txostenera ekarri eta bazkide guztiei zabalduko zaizue eztabaida. Gogoan izan, zuen ekarpena funtsezkoa izango dela abiatutako prozesu honek bere izaera parte-hartzailea hasieratik amaierara mantendu dezan. Izan ere, Topagunearen bazkide guztien iritzi eta gogoetak jasotzea ezinbestekoa izango da otsailaren 26an, Kongresuaren egunean aurkeztuko den lana ahalik eta aberatsena izan dadin. Horregatik, zonaldeka antolatu diren batzarretan parte hartzeko gonbitea egiten dizuegu. Zonaldetako batzar hauetan, hainbat galdera proposatuko dira gogoeta abiatzeko eta hortik aurrera, elkarteetan barne eztabaida garatzeko aukera izango duzue. Azkenik, barne eztabaida horietan egositakoa adierazteko parada izango duzue urtarrilean. Lurralde bakoitzeko izango diren Mintegietan hain zuzen ere. Batzarrak euskara elkarteetako kide guztien parte hartzera zabalik daude eta bereziki deia egin nahi diegu:
Beraz, deialdiak zabaltzea elkarteetan ahalik eta gehien zabaltzea eskatzen dizuegu. Hona hemen kontuan hartu beharreko lekuak eta datak:
....... Zehazteke dauden batzarren datak eta batzar guztien ordutegi zein egoitzak aste honetan bertan zehaztuko dizkizuegu.
Xehetasun gehiago bidatzeko geratzen gara, beraz, eta bitartean, horra Topaguneko lehendakari Karmen Irizarren gonbite mezua.
|