| Topagunea, Nafarroaren Egunarekin bat |
|
|
|
|
Hori dela eta, gomita luzatu nahi dizuegu txosnan laguntzen egon zaitezten. Osotara 20 lagun elkartuko ginateke: 10 lagun 12.00etatik 16.00etara eta beste 10 lagun 16.00etatik 20.00etara. Baina zerrenda ez dago itxita! Parte hartu nahi duten guztiak ongietorriak izanen dira.
Jai egun polita izaten da Nafarroako Eguna; familian zein lagun artean gozatzeko jaialdia. Baigorri herria eta babesten duten mendiek Euskal Herriko txokorik ederrenetarikoak dira. Etortzen bazarete, ziur berriro itzuliko zaretela! Parte hartu nahi baduzue mezu bat bidali Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera apirilaren 24a baino lehen, edota deitu telefono zenbaki honetara: 943 57 39 31. |